2023/11/25
-2023/12/03
Aurten Titirijai Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 41. edizioa ospatuko da, azaroaren 25etik abenduaren 3ra. Jaialdi honetan, aurten, kaleetan zehar, Lleidako Centre de Titelleseko gure lagunen eskutik iritsiko den Kuntur ikuskizun ibiltariaren estreinaldiarekin, Janni Yunge konpainia hegoafrikarraren Orígenes ikuskizun zoragarriarekin edo La Maquiné konpainiaren Estación Paraíso ikuskizun ezin gozagarriagoarekin topo egin ahal izango dugu. Etxeko txikienentzako eta helduentzako ikuskizunekin, publiko guztientzako ikuskizunekin eta baita ikasleentzako ikuskizunekin ere gozatu ahal izango dugu TOPICen eta Leidorren. Gainera, Udazkeneko Eskola izango dugu, UNIMA Euskalherriaren eskutik antolatua. Aurten, Joël Noguè eta Giorgio Pupella Toulouseko Odradek eskolako zuzendariek emango duten ikastaroa Txotxongilo eta Objektu Antzerkiaren dramaturgian oinarrituko da. Zuen zain egongo gara Tolosan Txotxongiloen festa ospatzeko, baina datak erreserbatu, oso Jaialdi atsegina izango baitugu zain…