Proiekzioa. Rocco e i suoi fratelli

2026/01/14 18:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako film proiekzioa, Mosaico Italiano 6 zikloaren barruan:

Rocco e i suoi fratelli
Luchino Visconti | 1960 | 170’  (VOSE)

Film honekin, Viscontik Italiako hegoaldetik etorkizun hobe baten bila Milanera emigratutako familia baten historia kontatzen du. Bost anaien arteko loturaren bidez, ikuslea 50eko hamarkadako Italiako gatazka moral eta sozialen lekuko da. Gatazka horietan eredu sozial indibidualista sortu zen, komunitatearen zentzua eta interes kolektiboarena desorekatzen dituena.

Aurkezleak: Roberta Rega, Silvia Casagrande.

(Hizkuntzak: euskara, italiera, gaztelania; filmaren hizkuntza: italiera, gaztelaniazko azpitituluekin)

Filmaren iraupena dela eta, oraingo honetan ez da ondorengo solasaldirik egongo. Ondorioz, ekitaldia ez da streaming-ez igorriko.
Google Calendar-era gehitu

Areto nagusia

Kultura

Donostia

Agenda KMK