Donostiako Danborrada (baita Azpeitian ere)
2026/01/20 00:00 - 23:59
Donostian eta Azpeitian San Sebastian eguna ospatzen dute urtarrilaren 20an, Sarriegiren himnoaren erritmoari jarriki danborrak eta kupelak astintzen.
Gipuzkoako hiriburuan, 19an hasten da jai-giroa, iluntzean, baina 00:00etan ematen zaio benetako hasiera jaiari. Gaztelubide elkarteko kideek Konstituzio Plazan bandera igotzearekin batera, 24 orduz danbor eta kupelen jai bihurtzen da hiria.
