erakusketa: "Neandertalen gainbehera duela 45.000 urte. Krisi klimatikoa eta Homo sapiens espeziearen etorrera"

2026/02/05

-

2026/05/31

Erakusketaren inaugurazioa: OTSAILAK 5, 17:30

Ana-Belén Marín erakusketaren komisarioak bisita labur bat eskainiko du inaugurazioan.

Erakusketa Kantabriako Unibertsitateko EvoAdapta Taldearekin eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin egindako lankidetzaren emaitza da, eta Neandertalen desagerpenari buruzko SUBSILIENCE proiektu europarraren emaitzak aurkezten ditu. EvoAdapta Giza Eboluzioari eta Historiaurreko Egokitzapenei buruzko ikerketa-taldeak garatutako erakusketa-proposamen bat, SUBSILIENCE ikerketa-proiektuaren esparruan, Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC) 2 milioi eurorekin finantzatua Horizonte 2020 programaren barruan.

Oiasso Museoak Arkeologiako ikerketa zientifikoen dibulgazio-lanaren esparruan antolatu du erakusketa hau. Erakusketak anbizio handiko proiektu zientifiko baten emaitza nagusiak aurkezten ditu. Proiektu horrek Europako azken talde neandertalen biziraupen-estrategiak eta erresilientzia-gaitasuna aztertu ditu, duela 57.000-27.000 urte bitartean izandako klima-aldaketa sakonen aurrean.

Neanderthalen eta lehen Homo sapiensen arteko trantsizioa

Gainera, giza eboluzioaren une garrantzitsu batean zentratzen da: azken Neanderthalen eta Iberiar penintsulara iritsi ziren lehen Homo sapiensen arteko trantsizio-aldian. Klima-aldaketa azkar eta bortitzek markatutako etapa da,gainera espezieen artean sortutako lehiak gero eta handiagoak ziren, baita haragijaleen artekoak ere; faktore horiek paisaiak eta elikadura-baliabideak ustiatzeko estrategiak eraldatu zituzten.

Google Calendar-era gehitu

Oiasso Museoa

Museoak