EZPATA MAGIKOAREN MISTERIOA
2026/04/19 11:00 - 12:00
Telleriarte Auz, s/n
/ Euskal Burdinaren Museoa eta Mirandaola burdinola, Mirandaolako parkeanPrest al zaude ezpata magikoaren misterioa argitzeko? Jarduera honetan haurrek burdinaren ibilbide osoa ezagutuko dute: Olentzeroren ikatzetik hasi eta Mirandaolako burdinolan sortutako ezpataraino. Pistak jarraituz eta probak gaindituz misterioak argitu beharko dituzte. Amaieran, Mirandaolako jentilek sekretu gehiago erakutsiko dizkiete eta amuleto berezi bat sortuko dute oroigarri moduan.
Ondoren Burdinola martxan ikustea gomendatzen dugu.
Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea (mirandaola@lenbur.com edo 943730428).
