MIRANDAOLAKO BURDINOLA MARTXAN

2026/04/19 11:30 - 12:30

Telleriarte Auz, s/n

/ Euskal Burdinaren Museoa eta Mirandaola burdinola, Mirandaolako parkean

Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatutako Mirandaolako Burdinolan iraganera bidaiatuko duzu. XVI. mendeko jantziekin, olagizonek burdinaren lanketa zuzenean erakutsiko dute: sua piztuta, hauspo handien laguntzaz burdina 1200 gradutik gora berotzen da eta ondoren mailu erraldoiarekin lantzen da. Ikuskizun ikusgarri honen amaieran, ola-pintxoa dastatzeko aukera izango da: txistorra burdinolako txingarretan, baserriko ogia eta sagardoa.

Gomendatzen da 30 minutu lehenago etortzea Euskal Burdinaren Museoa audio-gida bidez bisitatzeko. Bertan burdinaren historiari eta antzinako lanbideei buruz gehiago ikasiko duzue. Nahi izanez gero, familian egiteko pista-jokoa edo Mirandaolatik Brinkolarako ibilbidearen zati bat ere egin daiteke.

Ezinbestekoa da eguna eta ordua erreserbatzea (mirandaola@lenbur.com edo 943730428).

Google Calendar-era gehitu

LENBUR Fundazioa

Museoak


Informazio gehiago