K Bulegoa

K bulegoa kultur eremura bideratutako kontsulta eta bide-laguntza zerbitzu bat da. Gipuzkoako pertsona, talde eta entitate amateur zein profesionalei irekita dago.

Proiektuen sorkuntzan eta garapenean suertatzen diren beharrei erantzuteko jaio den zerbitzua da eta, besteak beste, egitasmoen iraunkortasuna eta sektorearen profesionaltasuna sustatzea ditu oinarrizko helburutzat.

K bulegoko lantaldeak kultur proiektuen garapenean bide-laguntza eskaintzen du eta tramiteen kudeaketan laguntzeko informazioa errazten du. Bestalde, sorkuntza eta garapenerako lagungarriak diren euskarriak ere sortzen ditu. Askotariko beharrei erantzuteko informazioa bilatzen eta aztertzen du etengabe.

Bitartekariak dira kultur eragileen artean, baita eragileen eta Administrazioaren artean ere.

Gipuzkoako kultur-ehunaren aberastasuna ikusgarri egiteaz gain, sektorearen lan saretzea, sinergien bilaketa eta erakundeekiko komunikazioa sustatzen ditu.

Informazioa behar baduzu, zalantzaren bat baduzu edo zure proiektuaren garapenean laguntza behar baduzu, bulegora etorri, deitu ala idatz dezakezu.

Harremanetarako
Errege-erregina katolikoen kalea, 16 Donostia
 

¿Zer egiten dugu?

 

Ondorengo gaien inguruko arreta eta informazioa eman: formazioa, lan-eskain- tzak, deialdiak, diru-laguntzak, baliabideak...

 

Proiektuak sortu eta garatzeko akonpainamendua egin eta orientazioa eman. Era berean, profesionaltasuna, sinergien bilaketa eta erakundeekiko komunikazioa bultzatu.

 

Sektorearen lan-saretzea sustatu.

 

Gipuzkoako kultur-ehunaren aberastasuna ikusgarri egin.