Ondarearen Europako Jardunaldien baitan Gipuzkoako artxibo historiko foralek martxan jarri dute ondorengo erakusketa birtuala:
"Gipuzkoa perspektiban: plano eta marrazkiak XVI.mendetik XX.mendera"
Erakusketa honetan dauzkazue lurraldeko bilakaera ekonomikoarekin lotutako paisaia, eraikin, espazio publikoak eta pribatuak agertzen diren plano eta marrazkien erakusketa. Bilaketak egin ditzakezue testuan, gaika edota herrika.
Trenbideko garraio
Meatzaritza
Irun
Meatze-trenbidearen planoa (Irun-Lesaka) (1897)
Meatze-trenbidearen planoa, Endarlatza eta Lesaka artekoa.
Industria kimiko
Tolosa
Fosforoen fabrika handitzea, Tolosan (1861)
Jose Iurritaren fosforo-fabrikak izan behar duen fatxada, Tolosako Errukietxe Santuaren baratzerantz
Aduana
Irun
Endarlatzan dagoen probintziako zergak jasotzeko etxearen planoa (Irun- Lesaka) (1856)
Endarlatzako probintzia-zergak biltzeko etxearen fatxadaren, oinplanoaren eta luzetarako sekzioaren planoa (Irun- Lesaka).
Ehungintza
Tolosa
Txapelak apaintzeko edo aprestua emateko makina (1882)
Tolosako La Casualidad txapel fabrikan erabilitako makina.