Gipuzkoako museo guztiak

Museo honetan erleen antolakuntza eta komunikazioan sakontzeko aukera izango duzu teknologia aurreratuenen laguntzaz. Gainera, erleak ikusi ahal izango dituzu kristalezko erlauntz berezi batzuen barnean. Hemen, abaraskak nola eraikitzen dituzten, nola ikusten duten, erregina nolakoa den, haien dantza bidezko komunikazio zehatza zertan datzan,... zuzenean ikusi ahal izango duzu.

Santa Barbarako bidea - 20700 Urretxu
Webgunea bisitatu

Erreizabal Baserria-Artzantzaren Ecomuseoa Aitzkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean aurkitzen da Legazpin. Baserri Artzantzaren Ecomuseoa aurkitzen da, bertan bilduma zoragarria izateaz gain, ikusentzunezko gela eta haurrentzako tailerra ere ba du, baina batez ere gune bizia da.

Caserío Erreizabal Telleriarte auzoa, z/g 20230 Legazpi
Webgunea bisitatu

Maketa, diaporama, benetako material eta argazkien bidez, turismoaren aldetik interesgarriak diren elementu eta ezaugarri nagusiak erakusten dira: paisaia, historia, gastronomia, kultura,..

Elikaduraren eta Nutrizioaren ezaugarri nagusiak erakusten dira, bertako betiko produktuen elikadura-balioen alde eginez.

Santa María kalea, 24 20240 - Ordizia
Webgunea bisitatu

Gatzaren Museoa Leintz Gatzaga herritik 250 metrora dago, garai bateko Dorletako gazteluaren ondoan -gaur santutegia-; gaztelua herria eta bertako gatz-produkzioa babesteko eraiki zen.

Dorletarako errepidea z/g. 20530 - Leintz-Gatzaga
Webgunea bisitatu

Xaxu gozogintza museoa da eta bertan gozogileek XIV. Eta XIX. Mendeen artean erabiltzen zituzten lan teknikak daude ikusgai. Museo honetan, besteak beste, kafea, txokolatea, karamelua, izozkia, irabiatua eta alkohola egiteko tekniken bilakaera ikusi ahal izango dugu.

Letxuga kalea, 3 20400 - Tolosa
Webgunea bisitatu

Idiazabal gaztak ez du aurkezpen beharrik, zaporean du muina, eta autentikotasunean arrakasta. Hori medio dela, Idiazabalera gerturatzea gaztaren hiribururako bidaia da. Gure mugetatik haratagoko merkatuak bereganatu dituen zaporearen nondik norakoak ezagutzeko Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa ezagutu beharra dago

Kale Nagusia 37 20213 - Idiazabal
Webgunea bisitatu

Euskal baserriaren Urrezko Aroaren eta XVI eta XVII. mendeetako zurezko arkitekturaren eredu ezin hobea da. Bisitak, garai hartako giroa, altzariak eta tresnak ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, XVI. mendeko habe luzeko dolare bat lanean ikusteko beta ematen digu.

Ezkio Bidea. 1.km 20709 EZKIO-ITSASO
Webgunea bisitatu

Tibur Agirre, Legazpiko landa-auzo politenetariko batean egongo da gure zain, Igaralde-goena baserrian hain zuzen ere, Ogiaren Txokoan. Lehenengo azalpenek baserrien testuinguruan kokatzen gaituzte, antzinako ohiturekin batera.

Caserío Igaralde-Goena Brinkola Auzoa s/n 20230 Legazpi
Webgunea bisitatu

Sagardoetxea sagardoaren kulturaz gozatzeko leku bat da, euskaldunen identitate eta ohituren ezaugarri. Naturarekin harremanetan ikasteko leku bat, ikusi, ukitu eta dastatuaz... Sagardoaren kulturan barneratzeko hiru gune dauzka: sagastia, museo-gunea eta dastalekua. Txotx!

Kale Nagusia, 48 20115 - Astigarraga
Webgunea bisitatu