Gipuzkoako museo guztiak

Armagintzaren Museoak ongi etorria egiten dizu!

Museo honen xedea armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri baten industria-ondarea eta oroimen historikoa gordetzea eta zabaltzea da, eta bertan bisitariak Eibarko industriaren historiaren eta teknologiaren bilakaeran barna ibilbide bat egin ahal izango du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte.

Bista Eder, 10 - 5º 20600 Eibar
Webgunea bisitatu

Leku honetan eskultorearen paper eta forja-tailerrak erakusten dira, Forja Handiko makinak, gaur egungo ikus-entzunezko sistemak eta langileei elkarrizketak, besteak beste.

Papelera Azpikoetxe Kalea s/n - Legazpi
Webgunea bisitatu

Egileak urtetan irrikaz desiratu zuen amets hura, egia bihurtu da Chillida-Lekun: bere obraren neurrira egindako espazioa sortu nahi zuen Chillidak, bere obra ikusgai egon zedin beti. Museo monografiko hau egilearen eskulturak 50 urtez izan duen bilakaeraren eta ibilbidearen erakusgarri leiala da.

Jauregui, 66 E-20120 Hernani
Webgunea bisitatu

Euskal Burdinaren Museoa, Burdinaren Ibilbideko atea da. Burdina hainbat ikuspuntutik aztertzen du: historia, teknologia, zientzia, industria, ondarea, paisaia, etab. Elementu eta euskarrien material, forma eta koloreek bere industria-izaera nabarmentzen dute museoko bisita esperientzia paregabe bihurtuz.

Mirandaola Parkea, Telleriarte auzoa, z/g 20230 Legazpi
Webgunea bisitatu

Jauregi bihurtu baino lehen, dorrea izan zen Igartza. Beraz, Erdi Aroan betetzen zuen zereginak nolabaiteko kutsu militarra zuen. Gure aurrekoek balio estrategiko handiko gunetzat jotzen zuten Igartza. Toki horri buruz topatu dugun agiririk zaharrenak, 1340koa, Gipuzkoan zehar orientabidetzat erabiltzen duen gakoa, Igartzako zubia da, esate baterako.

Peategi s/n 20200 - Beasain
Webgunea bisitatu

Iturraran XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri ederra da eta bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain, Pagoetako Parke Naturalaren interpretazio-zentroa ere bada.

Pagoetako Parke Naturala S/N - Aia
Webgunea bisitatu

Makina-Erremintaren Museoak olagizonak, forjariak eta Elgoibarko egileak omendu nahi ditu, horiek erein eta hazi zutelako burdinaren industria. Lehen bezala, orain ere, gure herriaren lan jardueraren zaitirik handiena hartu eta denok onartzen diogun maila gorena lortu dituelako burdinaren industriak.

Azkue auzoa,1 20870 - Elgoibar
Webgunea bisitatu

Zerain Euskal Herriaren bihotzean dago, Goierrin, Aizkorriren magalean. Betidanik nekazaritza eta abeltzaintzari loturik egon den komunitatea osatzen du. Hala ere, naturari loturiko beste lehengai batzuk ere ustiatu izan dira urteetan zehar, hala nola, meatzea, egurra, ikatza, etb.

Herriko plaza, s/n. 20214 - Zerain
Webgunea bisitatu