Algorri Interpretazio Zentroa Zumaiako inguru naturaletik gertu dago, eta ekosistema ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. Zentroko ikus-entzunezko emanaldiak historia geologikoan zehar bidaia egiteko aukera ematen du. Erakusketa bisitatuz, Zumaiako ekosistema naturalak antzeman daitezke: Biotopo Babestua den marearteko zabalgunea eta flyschezko itsaslabarrak; eta Natura 2000 Sarean, Batasuneko Garrantzizko Lekua izendatu den Urola itsasadarra. Zentroak liburutegia eta tailer-gela eskaintzen dizkio bisitariari.
Gaur egungo Donostiako Aquariuma 1928an ireki zen eta bere solairu bakoitzean hiru gai erakusten ziren: itsasoko historia, itsasoko naturaren historia eta akuarioa. Horri esker Espainiako akuario eta zientzia naturalen museo zaharrena eta Euskadiko itsas museorik zaharrena dugu.1998an Aquariuma handitu zen eta bere ibilbideko inflexio-puntua izan zen. Espazioa zerbitzu eta instalazio ikusgarriekin handitzeaz gain -horien artean aipatzekoa da tunel batek zeharkatzen duen 1.800.000 litro ur dituen depositua-, berrikuntza horrek ingurumen-arazoen inguruko dibulgazioa, ikerketa eta sentsibilizazioa sustatzeko aukera eman zuen
XVI. mendean, Mutrikuko arrantzaleek, beste gremioen aurrean bere interesak babesteko, San Pedroren Arrantzale Kofradixa osatzen dute. Denborarekin, erakunde honek eginkizun asko hartuko ditu bere gain, hala nola, erreskate taldeak sortu, untziak konpontzeko diru laguntzak eman, alargun eta umezurtzei lagundu e. a.. Kargu ezberdinak aurki zitezkeen erakundea antolatzeko, hauetako bat "Etxezaina" zen, zeinak ardurarik handienak zituen, diru kontuetaz eta arrainaren salmentaz arduratzen bait zen, prezioak ere berak jartzen zituelarik.