Urretxuko Aizpurunea kultur etxeko beheko solairuan dago kokatua. Bi zati bereizten dira: bata, mineralei dagokiena, 1.000 pieza inguru katalogatuta dituena eta konposizioaren arabera hamaika taldetan sailkatuak daudenak; bestea, fosilei dagokiena, bost kontinenteetatik jasoak, eta kronologikoki jarriak. Gainera, erakusketa honek badu harkaitzei eskainitako leku berezi bat.
Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua ezagutzeko gunea da. Natura, gizakia eta bien arteko harremanetik sortzen den kultura dira ardatz nagusiak, eta hauen arabera, atal ezrbedinetan banaturik dago zentroa.
Balio ekologiko handiko ingurunea da eta bertako habitatak eta espezieak ulertzeko gakoak emango dizkizugu Fagusen, bai zentroan bertan eta baita ibilbide gidatuetan ere. Eskola-umeentzat zein taldeentzat neurrira egindako bisitak antolatzen ditugu. Naturaz gozatzeko aparta da Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa.
Museoa, gaur egun, ondo berezitako bi aretotan banatuta dago. Lehendabizikoan, fosil ornogabeak eta Euskadiko fosilak daude.
Areto honetan hamaika horma-erakustoki ditugu. Horietako batean landareak daude erakusgai.
Ongi etorri Luberrira, Oiartzungo Ikasgune Geologikora. Luberri kultur ekimena azken urteotan koskortu da, Oiartzungo Udalaren, Aranzadi Zientzi Elkarteko geologia saileko kide Jose Angel Torres eta Klara Isabel Gutierrezen eta hainbat laguntzaile zein ikertzaileren lankidetzari esker. Horien guztien elkarlanaren emaitza duzu Geologia, Paleontologia eta Lur Zientzien azterketa eta zabalkundeari eskainitako kulturgune hau.