Gipuzkoako museo guztiak

Museo honetan erleen antolakuntza eta komunikazioan sakontzeko aukera izango duzu teknologia aurreratuenen laguntzaz. Gainera, erleak ikusi ahal izango dituzu kristalezko erlauntz berezi batzuen barnean. Hemen, abaraskak nola eraikitzen dituzten, nola ikusten duten, erregina nolakoa den, haien dantza bidezko komunikazio zehatza zertan datzan,... zuzenean ikusi ahal izango duzu.

Santa Barbarako bidea - 20700 Urretxu
Webgunea bisitatu

Migel Joakin Eleizegi Ateaga, Altzoko Handia, 1818 eta 1861 bitartean bizi izan zen eta 2,42 m-ko altuera izatera iritsi zen. Ospe handia lortu zuen Europan zehar, bere garaiko erraldoirik handienen artean baitzegoen. Bere istorio harrigarria ezagutzeko hainbat baliabide eskaintzen ditu Altzoko Udalak: Erakustokian, harekin lotutako hainbat objektu ikus daitezke; Dokumental batean bere bizitza eta garaia ezagutu daitezke eta ibilbide seinalizatua dago bere jaiotetxetik eta hura ibilitako parajeetatik barrena igarotzen dena, norberak egin ahal izateko edo gidari adituen laguntzarekin (aurrez hitzartuta).

Altzo Muño 73, Batzarremuño kulturgunea, 20268 Altzo (Gipuzkoa)
Webgunea bisitatu

Antioko interpretazio zentroa ermitaren ondoan dago eta eskualdeko turismo bulegaoren egoitza da, besteak beste. Bertan, Ignaziotar Lurraldea egitasmoari eta Ignaziotar Bideari buruzko informazioaz gain, Urola Garaia eskualdeko turismo informazio gunea aurkituko du bisitariak.

Beloki Hiribidea, s/n - Zumarraga
Webgunea bisitatu

Erreizabal Baserria-Artzantzaren Ecomuseoa Aitzkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean aurkitzen da Legazpin. Baserri Artzantzaren Ecomuseoa aurkitzen da, bertan bilduma zoragarria izateaz gain, ikusentzunezko gela eta haurrentzako tailerra ere ba du, baina batez ere gune bizia da.

Caserío Erreizabal Telleriarte auzoa, z/g 20230 Legazpi
Webgunea bisitatu

Museoa, Ataun San Gregorio auzoan dago kokatua, Larruntza errotan hain zuzen. Eta bertan, On Joxemiel Barandiaranen bizitza eta lana dago ikusgai. Museoa, elkarren ondoan dauden bi eraikinez dago osatua: bata harrera gunea izango dena eta bestea Museoa bera.

Larruntza errota. San Gregorio auzoa. 20211 Ataun
Webgunea bisitatu

1986. urtearen bueltan, Udaletxean bertan zegoen lokal batean, Eskoriatzako Museo Eskola sortu zen Luis Ezeiza Herri Eskolan historia arloa lantzeko proiektu osagarri bezala. Beranduago, Udalak Ibarraundi jauregia erosi zuen eta 2005. urtean, ordura arte Eskoriatzako Museo Eskola izandakoa Ibarraundi museoa izatera pasatu zen.Ibarraundi jauregia XV. mende erdialdekoa dela uste da, Erdi Aro bukaerakoa, Galartza familiarena.

Intxaurtxueta auzoa, s/n - Eskoriatza
Webgunea bisitatu

Idiazabal gaztak ez du aurkezpen beharrik, zaporean du muina, eta autentikotasunean arrakasta. Hori medio dela, Idiazabalera gerturatzea gaztaren hiribururako bidaia da. Gure mugetatik haratagoko merkatuak bereganatu dituen zaporearen nondik norakoak ezagutzeko Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa ezagutu beharra dago

Kale Nagusia 37 20213 - Idiazabal
Webgunea bisitatu

Euskal baserriaren Urrezko Aroaren eta XVI eta XVII. mendeetako zurezko arkitekturaren eredu ezin hobea da. Bisitak, garai hartako giroa, altzariak eta tresnak ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, XVI. mendeko habe luzeko dolare bat lanean ikusteko beta ematen digu.

Ezkio Bidea. 1.km 20709 EZKIO-ITSASO
Webgunea bisitatu

Iturraran XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri ederra da eta bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain, Pagoetako Parke Naturalaren interpretazio-zentroa ere bada.

Pagoetako Parke Naturala S/N - Aia
Webgunea bisitatu

Jantziaren Zentroak 2017 urteko apirilaren lehenean zabaldu zituen ateak, Errenterian, Gipuzkoa. XVIII garren mendeko etxe batean, “Kapitain-etxean” kokatua, Errenteriako Udalaren babespean jaiotako ekimena da.

Iraulza dantza taldeak kudeatuta, helburu bikoitza du. Batetik, gure arbasoek erabiltzen zituzten jantziak batzea, eta kontserbatzea, bestetik, horiek herritarrei erakutsita aurreko belaunaldien ohiturak, bizi-modua, eta jantzien esanahia azaltzea. Horretarako, erakusketa finkoak, bisita gidatuak, tailerrak eta hitzaldiak antolatzeaz gain, informazioa eskaintzen da.

Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria
Webgunea bisitatu

Kutxa Gizarte Ekintzatik bultzatutako proiektua da Kutxa Ekogunea, eta Gipuzkoako errealitate sozial, kultural eta ekonomikoari lotuta, jasangarritasunaren kulturaren sentsibilizazio eta dinamizazioan eta ingurumenarekiko errespetuan proiekturik interesgarrienetako bat bezala aurkezten da.

Rekalde- Hernani errepidea z/g 20009 Donostia
Webgunea bisitatu

Museo honetako pieza gehienen erreferentziak nekazal mundukoak dira: laia eta goldeak, gurdi eta lanabesak, gari-makina, sagardo tolarea, lapikoak, kutxak, oramahaia... etxape, janari eta jazkia eskuratzeko lanbide gogorren lekukoak dira; baina baita josteko makina, telefonoa, argizaiola, liburuak, erretrato zaharrak, pisuak... erlijioaz, merkataritzaz, kirolaz, gerraz, jaiaz, emigrazioaz mintzatzen zaizkigunak.

Larraulgo museoa. C/San Esteban plaza. 20159 / Larraul
Webgunea bisitatu

Benetako eszenario eta pertsonaia historikoekin, eta hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin egiten da Agur Lili antzezlana.

Bakarrizketa batean, jauregian bizi izan zen lilitarren leinuko azken biztanleak, Andre Madalenek, 1680. urtera eramango ditu bisitariak, eta etxeko gelak eta aretoak ikusiko dituzue bidean.

Portale kalea, 1 - 20740 Zestoa
Webgunea bisitatu

Tibur Agirre, Legazpiko landa-auzo politenetariko batean egongo da gure zain, Igaralde-goena baserrian hain zuzen ere, Ogiaren Txokoan. Lehenengo azalpenek baserrien testuinguruan kokatzen gaituzte, antzinako ohiturekin batera.

Caserío Igaralde-Goena Brinkola Auzoa s/n 20230 Legazpi
Webgunea bisitatu

Herri Musikaren Txokoa herri musikaren inguruko dokumentazio zentroa da, proiektu zabala, helburu hauek dituena: Herri Musika eta herri soinu-tresnak ezagutzeko, ikerketarako eta topagunerako dokumentazio zentro bat sortzea...

Tornola Kalea, 6 (Ergoien auzoa) - Oiartzun
Webgunea bisitatu
— 15 Elementu orri bakoitzeko
1 - 15 erakusten 16 emaitzetatik.