Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Duela egun gutxi Antonio Mercero gipuzkoar zinemagilea hil da eta Crossover-ek omenaldia egin nahi dio bere lan ospetsuenetako baten proiekzioa eskainiz: La cabina. Saioan, kazetaria eta gidoilaria den Antonio Santos Mercero bere semeak hartuko du parte, Jesús Angulo idazlearekin batera. Angulok Antonio Mercero elkarrizketatu zuen José Luis Rebordinosek eta Carlos Plazak koordinatutako El humor y la emoción, el cine y la televisión de Antonio Mercero libururako.
Azken 25 urtetan, espazio kulturalean leku garrantzitsu bat betetzen hasi dira telesailak. Telesailen goraldi hau nola sortu den aztertu nahi dugu.
Telesailak zein punturaino ari dira aldatzen produktu kulturalak kontsumitzeko daukagun modua? Burbuila bat besterik ez al da? Edo benetako egitura eraldaketa bat al da? Gure garaiko arte aipagarria al dira telesailak?.
Itxuraz, urte gutxi batzuetan, helduak (eta beren arreta) liluratu dituzte telesail modernoen kontaketa egitura bereziek. Nola iritsi gara telebistaren urrezko aro honetara?
Mahai-inguruan eseriko diren hiru zoro hauen umoreari esker, hitzaldi honetan telesailen narratibaren jatorria aztertuko dugu, uste baino askoz ere zaharragoa baita.
Telesailak gizartearen ispilu izan dira askotan, iraganaren edo egungo errealitatearen inguruko gaiak jorratuz. Azken urteotan, ordea, oraindik ezagutzen ez dugun etorkizunaren isla izateko ahalegin handia egin dute telesail ugarik, dela distopia futuristak baliatuz, dela pertsonaia, rol edo narratiba berriak erabiliz.
Saioan, parte hartzaileek gaiaz jardungo dute munduko hainbat telesailetan murgilduz.
Gaur egun, diziplina eta lengoaia artistiko ezberdinen arteko bidegurutzetzat jo daitezke telesailak. Telesailen goraldiarekin batera, kontatu eta kontsumitzeko moduak ere aldatu dira.
Gehiegikeria al da telesailak zinemarekin eta literaturarekin ere alderatzea? Interes ekonomikoak al daude horren atzean? Atzerapauso bat eta entretenimenduaren diktadura modu berri bat al dira? Ala errealitatearen konplexutasun osoa islatzeko gaitasun gehien duen lengoaietako bat?.
Mariano Barrosok zuzendutako telesailaren lehen bi kapituluen proiekzioa. El día de mañana Ignacio Martínez de Pisónen izen bereko nobelaren egokitzapena da eta Oriol Pla, Aura Garrido, Jesús Carroza eta Karra Elejalde ditu protagonista. Telesailak Justo Gilen istorioa kontatzen du, 60ko hamarkadan Bartzelonara emigratu duen asmo handiko gazte ipurtarina. Bertan Carme Román ezagutuko du, aktorea izan nahi duen neska bat, eta harekin amodio-historia bat biziko du.
Mariano Barroso zuzendaria bertan izango da, talde artistikoaren partaide ezberdinekin batera.
Laguntzailea: Movistar+.
Agian gehiegizkoa da, ala ez. Gero eta denbora gehiago pasatzen al dugu telesailak ikusten, bestelako ohitura kulturalen kaltean? Talde sozial zabalek beren kontsumo errituen barne sartu dituzte telesailak. Elkarrizketan parte hartzeko, derrigorrezkoa al da telesailak ikusi eta horiei buruz hitz egitea? Markatzaile sozial bihurtu al dira?
Teknologia berriek eta kontsumo modu berriek zaleen fenomenoa errebalorizatu dute, beste oinarrizko elementu bat gehituz: sozializatzea.
Elías León Siminianiren ikus-entzunezko karrera hasieratik egon da telebistari lotuta. El síndrome de Ulises (Antena 3) edo Córtate (Cuatro) serieetan hartu zuen parte. Disney Channel garai bat ere izan zuen, agian elkarrizketan momenturen batean sortuko den gaia. Baina benetan aztertzea interesatzen zaiguna da nola egiten duen espainiar zineko egile pertsonalenetako batek Asunta bezalako proiektu bat.
Zer daukate amankomunean bere zinemagile formakuntzak eta telebistarako proiektuek?
Lan estrategiak fikzio zinema egiteko erabiltzen diren berdinak dira? Zinema dokumentala egiteko erabiltzen direnak? Ikerketa kazetaritzarenak?
Zein neurritan da egiazkoa gehiegi erabilia izan den esaldi hau: zinemako onena pantaila txikian gertatzen ari da?
Nola burutu ikus-entzunezkotik Espainiako historia kriminalaren bi kasu mediatiko eta ilunenen gerturatzea? Asunta eta Alcásser kasuak, azken honi buruz Netflix ari da serie berri bat prestatzen.
Zein da ikerketa, ikus-entzunezko dispositibo, zinema estruktura klasiko eta kontakizun puruaren arteko harremana?
Zinemagile batentzat nahikoa al da telebista, betetzen al du telebistak, beldurra ematen al dio telebistak, asetzen al du telebistak?.
Azken urtetan True Crime izeneko generoarekin zerikusia duten telesail ugari sortu dira. Ekoizpen horietako askok arrakasta handia lortu dute, bai publikoaren bai kritikarien artean ere: besteak beste The Jinx edo Wild Wild Country telesailek eta Casting JonBenet filmak.
Espainian ere adibide aipagarriak dauzkagu: Helena Tabernaren Nagore filma edo Lo que la verdad esconde: El caso Asunta, Elías León Siminianirena, baita Justin Websterren Muerte en León ere.
Benetako eztanda bat bizi dugu telesailen ekoizpenean. Gero eta aukera gehiago daude, bai generoari, bai gaiei, bai formatuei dagokienez. Ezinezkoa da denak ikusita edukitzea. Telebistako fikzioan burbuila bat sortzen ari al da?
Historiako telesail berri onen gehiegi al daude? Kontsumo ohituretan horrenbesteko garrantzia lortu dutenez, edozein ikusle nekatu eta gainditu dezakete.
Telesail handiak berehala bihurtzen dira fenomeno global. Telesailen inguruko eztabaidak sortzen dira, eta gure munduari, gure arazoei, garenari eta izan nahi dugunari buruz ere hitz egiten dute horiek.
Black Mirror telesailak gogorarazten digu ziur asko teknologiak aldatzen gaituela gehien. Game of Thrones telesaila botereari eta ontasunaren eta gaiztotasunaren arteko epika da. The Handsmaid’s Tale telesailak gogorarazten digu fanatismoak zein matxismoak presentzia handia izaten jarraitzen dutela gure artean.
Ipar Europan sortutako telesailek mundu osoan gero eta jarraitzaile gehiago izan arren, Eskandinaviako ekoizpen zabala ezezaguna da ikusle askorentzat oraindik. Solasaldi honetan eskandinaviar telesailen kalitate maila altuaren arrazoiak aztertuko dira, eta horrekin batera lan berrien inguruko informazioa eskainiko da ere, aukerak ez baitira mugatzen hain ospetsuak diren Bron/Broen, Forbryldelssen edota Borgen telesailetara.
AXN-ren Bron telesailaren denboradi berri honetan Øresund zubian kokatzen den beste kasu izugarri bat aurkezten zaigu, Nordic Noir fenomenoaren aitzindarietako bat den fikzioaren protagonistak muturreko erronka baten aurrean jarriz.
Bron Hans Rosenfedt idazle eta gidoilariak sortu zuen. Sofia Helinek interpretatzen du Saga pertsonaia ahaztezina, eta Thure Lindhart Henrik da, bere kide berria.
Laguntzailea: AXN.
Fahrenheit 451 filmak Ray Bradburyren nobela moldatzen du. Etorkizun distopiko honetan badira liburuak erretzen dituzten suhiltzaileak, historia berridazteko asmoarekin, komunikabideak herria anestesiatzen duen opioa bilakatzen diren bitartean.
Michael B. Jordan (Black Panther, Creed) eta Michael Shannon (The Shape of Water, Nocturnal Animals eta Revolutionary Road –azken bi hauetan Oscar®-erako proposatu zuten–) dira HBO-k ekoiztutako eta Ramin Bahranik (99 Homes) zuzendutako film honen protagonistak.
Laguntzailea: HBO España.
Succesion-ek gai ezberdinen hausnarketa egiten du 10 kapitulutan: familia, politika, dirua edota XXI. mendean boterearen borrokak ekarri dituen arriskuak.
Jesse Armstrong (In the Loop filmagatik Oscar®-erako proposatua) da HBO-ren telesail berri honen sortzailea eta Adam McKay Oscar® irabazleak zuzendu du kapitulu pilotua. Brian Cox da aktoreen zerrenda bikainaren burua, Jeremy Strong eta Kieran Culkinekin batera
Laguntzailea: HBO España.