Izen ematea itxia

Katapulta Tour Gipuzkoa 2019

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak eta Kutxa Kulturrek bultzatzen dute, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom's-ekin elkarlanean.

2019an zehar Gipuzkoan egingo den zirkuituan parte hartuko duten artistak aukeratzeko deialdia itxita dago, Urtarrilak 7tik 22ra egin zen.

Helburuak

  • Musika eta arte ezenikoetako arloetako Gipuzkoako talentuak balioan jartzea eta bultzatzea -bereziki gazteak-.
  • Gipuzkoako ezenari dinamizazioan laguntzea, kluba eta organizatzaileei bultzada ematen.
 

Hartzaileak

Musikaren eta arte eszenikoen esparruetan garatu nahi duten artista profesional edo erdi-profesionalentzat da.

 

Estiloa

Pop, Rock, Folk, Electrónica, Hip-Hop eta antzeko musika-estiloetako proposamenak onartuko dira, eta baita formatu txikiko arte eszenikoetako proposamenak ere; esate baterako, mikro-antzerkia, bakarrizketak, performanceak eta magia.

Aurkezten diren proposamenek artisten beraien originalak izan behar dute, gehienbat, edo haientzat sortuak.

 

Eskaintzen dena

  • Hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan.
  • 400 euro emanaldi bakoitzeko.
  • Artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa.
 

Izena eman

Izen-ematea urtarrilaren 22an amaitu zen.

Artes eszenikoak

Musika