Kultur Dealers Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saileko ekimen bat da. Herritarren artean sormenerako eta pentsamendurako gune bat irekitzea du helburu. Kalean bertan ezarriko den saltzeko makinen sistema berritzaile batek gipuzkoarren espiritu sortzailea eta literarioa agerian jarriko du.

Bihur zaitez Kultur Dealer

Zertan datza eta nola funtzionatzen du sormenerako gune horrek?

Epaimahai gaitu batek (Gipuzkoako idazketa-tailerretako kideek eta Gipuzkoako bi idazlek osatua) jatorrizko mikrokontakizun onenak aukeratu ditu. Testu horiek banatuko dira saltzeko makinetan.

Zertan datza eta nola funtzionatzen du pentsamendurako gune horrek?

Makinetan, interesdunek bidalitako mikrokontakizun onenez gain, jada argitaratutako pentsamenduko eta filosofiako pieza laburrak, poesiak, aforismoak, eta abar egongo dira. Cristina Enea Fundazioa aukeratu ditu testuak.

Nola banatuko dira testuok?

Uztailaren eta irailaren artean, Gipuzkoako hainbat puntutan ezarriko diren saltzeko makinen sistema batek jarriko ditu agerian sormenerako eta pentsamendurako gune horiek, kalean bertan. Kultur Dealersen webak ere emango du aukeratutako testuen berri.

Bihur zaitez Kultur Dealer

Inprimaki honen bidez, sormenaren gunean parte har dezakezu. Zure mikrokontakizuna bidali besterik ez duzu egin behar. Zenbait xehetasunen berri ematen dizugu, zure testua aukeratuetako bat izan dadin.

  • DEIALDIA. Irekia, edozeinek bidal dezake bere testua eta Kultur Dealer bihurtu.
  • BIDALKETA EPEA. Apirilaren 1etik ekainaren 10era.
  • EGILETZA. Testuak originala behar du izan, zeuk idatzia.
  • GAIA. Aldaketa Klimatologikoa.
  • NEURRIA. Gehienez 2.000 karaktere izan ditzake (zuriuneak barne).
  • HIZKUNTZA. Euskara / Gaztelania.
  • BESTE EZAUGARRI BATZUK. Testua originala izan behar da.

Lege-oinarriak kontsultatu nahi badituzu, hemen, egin dezakezu.

Deialdia itxia dago.