Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
HI, ZERTAN ARI HAIZ? UPV/EHU. Gipuzkoako Campusa. Donostia / San Sebastián 2021 / 10 / 05-06
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio sostenible" lelopean, aurten Ondarearen Europako Jardunaldiek, inoiz baino gehiago, gure ondarearen jasangarritasuna aztertzera gonbidatzen gaituzte.
Ondareaz modu jasangarri batean gozatzera animatzen gaituzte, ondarea babesteko eta belaunaldi berriek ere ondare horrekin gozatzeko.
Gure iraganetik ikasteko aukera ematen digu. Kulturaren laguntzaz, aurrerapen iraunkorra izango buen etorkizun bat irudikatzeko, non pertsona guztiak parte izango dira.
Horregatik, aurtengo jardunaldiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin lotuko dira. Gure ondareak lagundu al gaitzake kontsumo jasangarriago bat lortzen? Zaindu al dezakegu gure ondare naturala edota klima-aldaketaren aurka borrokatu? Guztien ongizateari lagunduko dion etorkizun bat eraiki al dezakegu gure iraganari erreparatzen badiogu?
Kultura-ondarea gure gizartearen isla da, gure izateko eta egoteko moduaren erakusgarri. Horregatik, edizio honetan parte hartzen duten proiektuek jasangarritasun-irizpideei jarraituz egin dezaten eskatzen da.
Ondarearen Europako Jardunaldien zazpigarren edizioa zure unea da jaso duzun ondare baliotsua ezagutarazteko, herritarrentzat eskuragarri egiteko eta etorkizun jasangarriago baten parte izateko.
Prestatu dugun parte hartzeko gidan xehetasun guztiak aurkituko dituzu.
Proposamenak bidaltzeko epea apirilaren 27tik ekainaren 1era arte egongo da zabalik.
Bidali ezazu zure proposamena formulario honen bidez
Idatzi bulego teknikora: gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus edo gipuzkoa.oej@gmail.com.
Kontsulta ezazu 2021eko ekitaldi guztiak hemen
2021eko Ondarearen Europako Jardunaldien programaren PDF irisgarriaren
Kultura-ondarean interesa duten eragile, elkarte, enpresa, erakunde publiko, erakunde eta entitate kulturalak.
Jardunaldien komunikazioa eta zabalkundea (programa, webgunea, sare sozialak eta komunikabideen bidez).
"Guztion ondarea, guztiok parte! Patrimonio accesible e inclusivo ", aurten Ondarearen Europako Jardunaldiek, inoiz baino gehiago, inguratzen gaituena deskubritzera eta herritarrentzako eskuragarri egitera gonbidatzen gaituzte, garenak izatea eragiten digun jasotako herentzia horren hedapenean inklusiboak izatera.
Ondarearen Europako jardunaldiek ondarea pertsona guztiei zabaltzea dute helburu. Kultura-ondarea gure gizartearen isla da, gure aniztasunaren eta berau osatzen duten balio, sinesmen eta tradizioen erakusgarri. Horregatik da hain garrantzitsua komunitateek beren kultura-ondarerako sarbidea izatea.
Seigarren edizio honetan, Ondarearen Europako Jardunaldiek ondarea berdintasunez eta unibertsalki eskuratzea sustatu nahi dute.
Informazio gehiago"Kontaiguzu ondarea! Patrimonio y Educación" goiburuaren azpian Ondarearen Europako Jardunaldiek inoiz baino gehiago, herritarrek gure ingurumenea ezaguraraztera gonbidatzen gaituzte eta gu jaso dugun herentziaz gozatzeko aukera emango digute, hau baita gure nortasunaren oinarria. Baina, ba al dakigu begiratzen? Edo, aurreko belanaudiek egindakoarekin liluratzeko gaitasuna galdu al dugu? Ondarea hezkuntza baliabide boteretsua da, oraina zalantzan jartzeko eta etorkizuna asmatzeko balio duena; inspiratzailea da. Iraganetik zer erreskatatu dezakezu zure mundua hobeto ulertzeko eta biharkoa proiektatzeko? Zer erakutsi, irakatsi edo transmititu ahal dezakezu?
Informazio gehiagoHautatutako gaia Artea eta Entretenimendua izan da. Ondarea, plazara! Nuestro patrimonio a escena, esloganaren pean, publikoak ondare entretenigarrienak topatuko ditu.Gure aisialdia ez da bakarrik gure eginbeharrengandik alde egiteko erabiltzen dugun denbora, honek gure nortasuna definitzen du: futbol talde bateko kideak gara, zinemazaleak… Gauza hauen guztien atzean ondarea dago. Ondarearen Europako Jardunaldiak aukera ezin hobeak dira gure ondare entretenigarria erakusteko. Ondarea ospatu dezagun!
Informazio gehiagoHautatutako gaia, Ondarea, emakumearen herentzia, abagune bikaina da emakumeak kultura legatu material eta ez-materialaren sorkuntzan, transmisioan eta kontserbazioan egiten duen ekarpena eta emakumeak gure kultura ondarean duen ordezkaritza jorratzeko. Era berean, emakumearen paperak gure kultura ondarearen sorrerari dagokionez gizartean duen aitorpen eskasa agerian jartzeko oso aukera ona dela uste dugu.
Informazio gehiagoEuropako Kontseiluak 2017. urte honen deialdia egiteko hautatutako gaia da Ondarea eta natura: aukeren paisaia bat. Gai hori gure baterako proiektuan Paisaia bizia. Gure kultura paisaien eraikuntza lelopean interpretatu da. Paisaiara orotariko faktoreek eragin duten eraldaketa batzuen ondorio modura hurbiltzea da asmoa, gaur egun, gure nortasun eta kulturaren parte den elementu gisa eta, era berean, hiru Lurraldeen artean harreman-puntu garrantzitsuak ezartzeko aukera ematen duena.
Informazio gehiagoAurtengo Europako leloa honakoa izan da: Migrazioak eta Kultura Ondarea.
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailak 2016an ekimen hori lehen aldiz Gipuzkoara zabaldu nahi izan du bere ondarearen hedapena eta ospakizuna bultzatzeko, Bizkaiko Aldundiaren adibideari jarraiki, urte asko daramatzana Jardunaldi horiek ospatzen. Edizio honetan Gipuzkoa eta Bizkaiko aldundiak elkarlanean aritu dira eta Etxetik kanpo leloa partekatu dute.
Batasuneko instituzioek ondareari buruzko Europako jardunaldietarako hautatutako gaia abagune bikaina da migrazio-mugimenduek, kasu honetan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko ondare artistiko eta kulturalean duten eraginean erreparatzeko
Informazio gehiago