Kultur programak

 
 

Musika eta arte eszenikoetako zirkuitoa

Musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean

Programa ikusi

Jakintzaren hedapenerako gune irekia

Canal Europa jakintzaren hedapenerako gune ireki gisa proposatzen da. Artistek, idazleek, zientzialariek zein ekonomia, medikuntza edota zientzia politikoetan adituek, beste diziplinen artean, bat egingo dute hemen beren ezagutza eta hausnarketak ez ezik, beren sormenaren bide eta jomugak eskaintzeko.

Programa ikusi

Telesailen Festibala

Telesailen goraldia ikuspegi ezberdinetatik aztertu nahi du CROSSOVER proiektuak: eztabaida eta elkarrizketa oinarritzat hartuta, gaia modu kritikoan jorratu nahi duten proposamenak ditugu alde batetik, eta bestetik, telesailei buruzko ezagutza sakondu eta haiekin dibertitzea xede dutenak.

Programa ikusi

Sormenerako gune bat

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saileko ekimen bat da. Herritarren artean sormenerako eta pentsamendurako gune bat irekitzea du helburu. Kalean bertan ezarriko den saltzeko makinen sistema berritzaile batek gipuzkoarren espiritu sortzailea eta literarioa agerian jarriko du.

Programa ikusi
Multimedia

Kultura zentroak

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH) Oñatin dago, eta bitarteko artxibo historikoa da Gipuzkoan Estatuko administrazio periferikoak sortzen duen dokumentazioarentzat. Artxibo honen kudeaketa Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Foru Aldundiari pasatu zion 2018 ekainean. Artxibo honetara ekarri da Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (antzinako Oñatiko Unibertsitatea), duela 75 urte baino gehiagotik Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duena; beraz, bertan notarioen dokumentazioa eta erregistroetako dokumentazioa ere gordetzen eta hedatzen da.

Ibarra Zelai,4, 20560 Oñati
Weborria ikusi

Untzi Museoa Donostiako Portuan dagoen zentro irekia da. Jendearekiko gertutasuna du, eta modu aktiboan egiten du lan pertsonen eta itsasoaren arteko harremana ezagutarazteko, behin-behineko erakusketen eta kultur dinamizazioko programen bidez. Era berean, Untzi Museoaren helburuetako bat da kanpoko harreman sare bat eraikitzea. Sare horri esker, Euskal Herriko itsas historia eta kulturarekin loturiko ekimenen erreferentea da.

Kaiko pasealekua, 24, 20003 Donostia - San Sebastian
Weborria ikusi

XVIII. mendeko monumentu multzoa da Agorregi, ura ustiatzeko moduen (burdindegiak eta errotak) adierazle bikaina. Pagoeta parkean dago, Aiako udal barrutian (Gipuzkoan). Gune hau aldatu gabe gorde da denborarekin, eta barnean gordetzen du ehunka urteko tradizio baten bihotza, euskal kultura ezin hobeto agertzen duena.

Laurgain Auzoa Barreiatua, 13, 20809 Aia
Weborria ikusi

Lazkaoko Beneditarren Fundazioa 2011ko udaberrian sortu zen, Lazkaoko Beneditarren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren eskutik. Juan José Agirre fraide beneditarrak zuzentzen du fundazioa, eta bi helburu nagusi ditu: azken lau hamarkadetan Agirrek euskal gaien inguruan bildutako dokumentu funtsen ardura hartzea eta funts berriak jaso eta gizartearen esku jartzeko lanarekin jarraitzea. Horretarako artxibo zentro modernoa du Lazkaon, jendeari irekita dagoena.

Elosegi Kalea, 27, 20210 Lazkao
Weborria ikusi

Gipuzkoako Museoak sarean dagoen  Gipuzkoako Museoen ataria da. Bertan topa dezakezu Gipuzkoako edozein museo bisitatzeko beharrezkoa informazioa. Baita ere ,bertan jasoko dira behin behineko erakusketen eta museoekin lotutako berri guztiak.

Weborria ikusi

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da Topic. 2009ko azaroan zabaldu zituen ateak, eta irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren aldeko apustua egiten duen egitasmo bakar, erakagarri eta interesgarria da. Europa osoan txotxongilo artearentzako zentro integral bakarra da.

Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa
Weborria ikusi