Kultur programak

 
 

Musika eta arte eszenikoetako zirkuitoa

Musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean

Programa ikusi

Jakintzaren hedapenerako gune irekia

Canal Europa jakintzaren hedapenerako gune ireki gisa proposatzen da. Artistek, idazleek, zientzialariek zein ekonomia, medikuntza edota zientzia politikoetan adituek, beste diziplinen artean, bat egingo dute hemen beren ezagutza eta hausnarketak ez ezik, beren sormenaren bide eta jomugak eskaintzeko.

Programa ikusi

Telesailen Festibala

Telesailen goraldia ikuspegi ezberdinetatik aztertu nahi du CROSSOVER proiektuak: eztabaida eta elkarrizketa oinarritzat hartuta, gaia modu kritikoan jorratu nahi duten proposamenak ditugu alde batetik, eta bestetik, telesailei buruzko ezagutza sakondu eta haiekin dibertitzea xede dutenak.

Programa ikusi

Sormenerako gune bat

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saileko ekimen bat da. Herritarren artean sormenerako eta pentsamendurako gune bat irekitzea du helburu. Kalean bertan ezarriko den saltzeko makinen sistema berritzaile batek gipuzkoarren espiritu sortzailea eta literarioa agerian jarriko du.

Programa ikusi
Multimedia

Kultura zentroak

Zumalakarregi Museoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa da, eta Ormaiztegin dago. Museoaren helburua da XIX. mendeko Euskal Herria ezagutaraztea, bai herritarrei, oro har, bai adituei; izan ere, mende horretan aldaketa handiak gertatu ziren gizartean, kulturan, ekonomian eta politikan, eta mundu garaikideari hasiera eman zitzaion.

Muxika Egurastokia 6, 20216 Ormaiztegi
Weborria ikusi

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Bildumen Zentroa da Gordailua. Haren helburu nagusia da lurraldeko kultura ondarea zaintzea, babestea eta balioa ematea. Gordailua elkargune bat da, eta hainbat titulartasunetako funtsak gordetzen ditu. Bilduma bateratua osatzen du, eta kudeaketa partekatua du. Milaka ondasun etnografiko, artistiko eta arkeologiko gordetzen ditu. Bere funts propioen ikerketak egiten ditu eta kultura ondareari buruzko azterketak sustatzen ditu.

Auzolan Kalea, 4, 20303 Irun
Weborria ikusi

1993an inauguratua, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du. Espazio honeta liburutegi bat, erakusteka guneak eta Ganbara eta Areto aretoak daude non nazioarteko zein Gipuzkoako artisten lana ezagutzera emiten den.

Urdaneta kalea 9, 20006 Donostia - San Sebastian
Weborria ikusi

Lazkaoko Beneditarren Fundazioa 2011ko udaberrian sortu zen, Lazkaoko Beneditarren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lazkaoko Udalaren eskutik. Juan José Agirre fraide beneditarrak zuzentzen du fundazioa, eta bi helburu nagusi ditu: azken lau hamarkadetan Agirrek euskal gaien inguruan bildutako dokumentu funtsen ardura hartzea eta funts berriak jaso eta gizartearen esku jartzeko lanarekin jarraitzea. Horretarako artxibo zentro modernoa du Lazkaon, jendeari irekita dagoena.

Elosegi Kalea, 27, 20210 Lazkao
Weborria ikusi

Kongresuen Jauregia eta Auditorioa da, interes handiko ekintzak eta kalitate goreneko kultura jarduerak egiteko helburua duena. Horrela, tresna bat da zerbitzu hauek betetzeko: Donostiaren eta Gipuzkoaren aberastasuna eta irudia indartzea, pertsonak erakartzen dituen jarduera sortuz; horrela, pertsona horiek balio erantsia emango diote testuinguru ekonomikoari eta ezagutzaren testuinguruari.

Zurríola Hiribidea, 1, 20002 Donostia - San Sebastián
Weborria ikusi

Itsasontzi historikoak eraikitzea da Albaola Euskal Itsas Faktoriaren jarduera nagusia. Lantegi hau Pasaia San Pedro herrian dago. Gune berritzailea da, eta bertan artisautzako itsas teknologia berreskuratzen da eta balioa ematen zaio. Faktoria jendearengana irekia dago, eta haren ezaugarria da dinamikoa izatea, jardueren aniztasuna eta nazioarteko proiekzioa.

Ondartxo, 1, 20110 Pasai San Pedro
Weborria ikusi