Kultur programak

 
 

Musika eta arte eszenikoetako zirkuitoa

Musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean

Programa ikusi

Jakintzaren hedapenerako gune irekia

Canal Europa jakintzaren hedapenerako gune ireki gisa proposatzen da. Artistek, idazleek, zientzialariek zein ekonomia, medikuntza edota zientzia politikoetan adituek, beste diziplinen artean, bat egingo dute hemen beren ezagutza eta hausnarketak ez ezik, beren sormenaren bide eta jomugak eskaintzeko.

Programa ikusi

Telesailen Festibala

Telesailen goraldia ikuspegi ezberdinetatik aztertu nahi du CROSSOVER proiektuak: eztabaida eta elkarrizketa oinarritzat hartuta, gaia modu kritikoan jorratu nahi duten proposamenak ditugu alde batetik, eta bestetik, telesailei buruzko ezagutza sakondu eta haiekin dibertitzea xede dutenak.

Programa ikusi

Sormenerako gune bat

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saileko ekimen bat da. Herritarren artean sormenerako eta pentsamendurako gune bat irekitzea du helburu. Kalean bertan ezarriko den saltzeko makinen sistema berritzaile batek gipuzkoarren espiritu sortzailea eta literarioa agerian jarriko du.

Programa ikusi
Multimedia

Kultura zentroak

XVIII. mendeko monumentu multzoa da Agorregi, ura ustiatzeko moduen (burdindegiak eta errotak) adierazle bikaina. Pagoeta parkean dago, Aiako udal barrutian (Gipuzkoan). Gune hau aldatu gabe gorde da denborarekin, eta barnean gordetzen du ehunka urteko tradizio baten bihotza, euskal kultura ezin hobeto agertzen duena.

Laurgain Auzoa Barreiatua, 13, 20809 Aia
Weborria ikusi

Gipuzkoako Artxibo Orokorra (GAO) Tolosan dago, eta Gipuzkoako lurralde historikoko gobernu erakundeen artxibo historikoa da: hain zuzen ere, Batzar Nagusiena eta Foru Aldundiarena. Artxibo honetan XV. mendetik XX. mendera bitarteko dokumentuak gordetzen eta zabaltzen dira, eta bi multzo handi bereizten dira dokumentuen aldetik: batetik, XV. eta XVI. mendeetan sorturiko erakundeen dokumentuak ditugu (Batzar Nagusienak eta Aldundienak, Gipuzkoako Korregimenduarenak eta Tolosako Notari Barrutiko Protokoloenak); eta, bestetik, banakoen eta erakundeen dokumentuak ditugu, tartean bilduma edo atal faktizio batzuk barne (Indalecio Ojanguren -argazkitegia-, Gaztañaduy Etxea -dohaintza partikularra-, udaletako Kaparetasun agiriak…).

San Frantzisko ibiltokia 2, 20400 Tolosa
Weborria ikusi

Untzi Museoa Donostiako Portuan dagoen zentro irekia da. Jendearekiko gertutasuna du, eta modu aktiboan egiten du lan pertsonen eta itsasoaren arteko harremana ezagutarazteko, behin-behineko erakusketen eta kultur dinamizazioko programen bidez. Era berean, Untzi Museoaren helburuetako bat da kanpoko harreman sare bat eraikitzea. Sare horri esker, Euskal Herriko itsas historia eta kulturarekin loturiko ekimenen erreferentea da.

Kaiko pasealekua, 24, 20003 Donostia - San Sebastian
Weborria ikusi

Ekaingo (Uneskok Gizateriaren  Ondare izendatua) kobazuloaren  Magdalen Aldiko margoen faklsimila (erreplika zehatza) da Ekainberri. Museo ekipamendu ezberdina eta orijinala da eta bertan sentiaraziko dizute haitzulo batean somatzen den sentsazioa Homo sapiens-aren inguruko animaliek irudikatzeko abilezia miresten duzun bitartean. Hori dena osatzeko zenbait jarduera bizitzeko aukera izango duzu (ehiza, sua, margotzea) Paleolito Garaian bezala.

Portale kalea 1, 20740 Zestoa
Weborria ikusi

Kongresuen Jauregia eta Auditorioa da, interes handiko ekintzak eta kalitate goreneko kultura jarduerak egiteko helburua duena. Horrela, tresna bat da zerbitzu hauek betetzeko: Donostiaren eta Gipuzkoaren aberastasuna eta irudia indartzea, pertsonak erakartzen dituen jarduera sortuz; horrela, pertsona horiek balio erantsia emango diote testuinguru ekonomikoari eta ezagutzaren testuinguruari.

Zurríola Hiribidea, 1, 20002 Donostia - San Sebastián
Weborria ikusi

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da Topic. 2009ko azaroan zabaldu zituen ateak, eta irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren aldeko apustua egiten duen egitasmo bakar, erakagarri eta interesgarria da. Europa osoan txotxongilo artearentzako zentro integral bakarra da.

Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa
Weborria ikusi