Kultur programak

 
 

Musika eta arte eszenikoetako zirkuitoa

Musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean

Programa ikusi

Jakintzaren hedapenerako gune irekia

Canal Europa jakintzaren hedapenerako gune ireki gisa proposatzen da. Artistek, idazleek, zientzialariek zein ekonomia, medikuntza edota zientzia politikoetan adituek, beste diziplinen artean, bat egingo dute hemen beren ezagutza eta hausnarketak ez ezik, beren sormenaren bide eta jomugak eskaintzeko.

Programa ikusi

Telesailen Festibala

Telesailen goraldia ikuspegi ezberdinetatik aztertu nahi du CROSSOVER proiektuak: eztabaida eta elkarrizketa oinarritzat hartuta, gaia modu kritikoan jorratu nahi duten proposamenak ditugu alde batetik, eta bestetik, telesailei buruzko ezagutza sakondu eta haiekin dibertitzea xede dutenak.

Programa ikusi

Sormenerako gune bat

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Saileko ekimen bat da. Herritarren artean sormenerako eta pentsamendurako gune bat irekitzea du helburu. Kalean bertan ezarriko den saltzeko makinen sistema berritzaile batek gipuzkoarren espiritu sortzailea eta literarioa agerian jarriko du.

Programa ikusi
Multimedia

Kultura zentroak

XVIII. mendeko monumentu multzoa da Agorregi, ura ustiatzeko moduen (burdindegiak eta errotak) adierazle bikaina. Pagoeta parkean dago, Aiako udal barrutian (Gipuzkoan). Gune hau aldatu gabe gorde da denborarekin, eta barnean gordetzen du ehunka urteko tradizio baten bihotza, euskal kultura ezin hobeto agertzen duena.

Laurgain Auzoa Barreiatua, 13, 20809 Aia
Weborria ikusi

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Bildumen Zentroa da Gordailua. Haren helburu nagusia da lurraldeko kultura ondarea zaintzea, babestea eta balioa ematea. Gordailua elkargune bat da, eta hainbat titulartasunetako funtsak gordetzen ditu. Bilduma bateratua osatzen du, eta kudeaketa partekatua du. Milaka ondasun etnografiko, artistiko eta arkeologiko gordetzen ditu. Bere funts propioen ikerketak egiten ditu eta kultura ondareari buruzko azterketak sustatzen ditu.

Auzolan Kalea, 4, 20303 Irun
Weborria ikusi

Zumalakarregi Museoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa da, eta Ormaiztegin dago. Museoaren helburua da XIX. mendeko Euskal Herria ezagutaraztea, bai herritarrei, oro har, bai adituei; izan ere, mende horretan aldaketa handiak gertatu ziren gizartean, kulturan, ekonomian eta politikan, eta mundu garaikideari hasiera eman zitzaion.

Muxika Egurastokia 6, 20216 Ormaiztegi
Weborria ikusi

90 urtez Donostiako tabako fabrika izan ostean, 2015ean zabaldu zituen ateak Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentro gisa eraberriturik. Sorkuntza sustatu eta hedatzea du helburu, eta horretara bideratzen ditu zerbitzu eta jarduerak. Kultur proiektu bat izateaz gain, erakundez eta ekimen pribatuz osatutako kultur ekosistema bat ere bada Tabakalera, baita jendearen gozamenerako zabalik dagoen plaza publikoa ere.

Plaza de las cigarreras, 1, 20012 Donostia
Weborria ikusi

Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboaren helburua da Musika Ondarea ikertu, bildu, zaindu eta zabaltzea, bereziki euskal konpositoreen ekoizpena. Fundazio honen partaide dira Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udala. Eginkizun horiek garatzeko, artxibo eraikina dago Errenterian, jendeari irekita.

Alfonso XI, 2, 20100 Rentería
Weborria ikusi

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da Topic. 2009ko azaroan zabaldu zituen ateak, eta irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren aldeko apustua egiten duen egitasmo bakar, erakagarri eta interesgarria da. Europa osoan txotxongilo artearentzako zentro integral bakarra da.

Euskal Herria Plaza, 1, 20400 Tolosa
Weborria ikusi