Atzealdea

Kultura Digitalaren Astea martxan Azpeitian apirilaren 5etik 10era!

Kultura Digitalaren Astea martxan Azpeitian apirilaren 5etik 10era!

Bigarren edizio honetan Kultura Digitalaren Astea, besteak beste, Azpeitiko udalaren laguntzarekin garatuko da apirilaren 5etik 10era.

-ren irudia Kultura Digitalaren Astea martxan Azpeitian apirilaren 5etik 10era!

 

Zer da kultura digitalaren astea?

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak Kultura Digitalaren gaiari buruzko aste bat martxan jarriko du sei eskualdetan, lurraldeko haur, nerabe, gazte, profesional eta familiengana iristeko asmoz. Bigarren edizio honetan Kultura Digitalaren Astea, besteak beste, Azpeitiko udalaren laguntzarekin garatuko da apirilaren 5etik 10era.

 

#KULTURADIGITALA: erabilera ona eta sorkuntza” goiburuarekin, ekintza eta jardueren eskaintza zabala antolatu da datozen egunetarako.

 

Aste honen helburua da haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatuz, haien gizarteratzean aurrera egitea eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzua alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzeko bidean lanean ari da, eta baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

 

Azpeitian

Azpeitian eta eskualdeko herritarrek aukera izango dute apirilaren 5etik 10era antolatutako eskaintza zabalean parte hartzeko. Alde batetik, ikasgela ibiltarian programazio-tailerrak eskainiko dira herriko Plaza Nagusian; eta bestetik, ikastetxeetan landutako proiektu teknologikoen aurkezpenak egingo dira. Honez gain, herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza ere izango dira karpan.

ESKUORRIA ( PDF)

Informazio gehiago