Atzealdea

Kultura Digitalaren Astea martxan Zumarragan maiatzaren 3tik 8ra!

Kultura Digitalaren Astea martxan Zumarragan maiatzaren 3tik 8ra!

Bigarren edizio honetan Kultura Digitalaren Astea, besteak beste, Zumarragako Udalaren laguntzarekin garatuko da maiatzaren 3tik 8ra.

-ren irudia Kultura Digitalaren Astea martxan Zumarragan maiatzaren 3tik 8ra!

Zer da kultura digitalaren astea?

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak Kultura Digitalaren gaiari buruzko aste bat martxan jarriko du bost eskualdetan, lurraldeko haur, nerabe, gazte, profesional eta familiengana iristeko asmoz. Bigarren edizio honetan Kultura Digitalaren Astea, besteak beste, Zumarrago udalaren laguntzarekin garatuko da maiatzaren 3tik 8ra.

#KULTURADIGITALA: erabilera ona eta sorkuntza” goiburuarekin, ekintza eta jardueren eskaintza zabala antolatu da datozen egunetarako.

Aste honen helburua da haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatuz, haien gizarteratzean aurrera egitea eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzua alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzeko bidean lanean ari da, eta baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

 

Zumarragan

Zumarraga eta eskualdeko herritarrek aukera izango dute maiatzaren 3tik 8ra antolatutako eskaintza zabalean parte hartzeko. Alde batetik, ikasgela ibiltarian programazio-tailerrak eskainiko dira Euskadi Plazan; eta bestetik, ikastetxeetan landutako proiektu teknologikoen aurkezpenak egingo dira. Honez gain, herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza ere izango dira karpan.

ESKUORRIA ( PDF)

Informazio gehiago