2017an hautatuak 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta gaztelekuetako hezitzaileek sortutako lehiaketa maiatzaren 7an amaitu zen. Martxoa-maiatza bitartean 13-17 urteko nerabeek haien bizitzako, harremanetako momentu bat erakutsi digute. Gaiak era askotakoak izan dira: kirola, laguntasuna, musika, kultura….

Parte-hartzea ona izan da, 600 argazki baino gehiago aurkeztu dira, eta Gipuzkoako nerabeek ederki azaldu dute beren sorkuntzarako gaitasuna eta identitate digitala era egokian garatzeko duten ahalmena. Honakoak izan dira 3 saridunak:

  • Olatz Barragan (Bergara), 793 atsegite. Saria: Gazte Oporraldiak programaren barruan, Menorkarako bidaia 2 pertsonarentzat.
  • Alain Rodríguez (Mendaro) , 654 atsegite. 300 €, Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratutako dendan teknologian gastatzeko.
  • Eneko Borrego (Zarautz), 371 atsegite. 150 € Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratutako dendan teknologian gastatzeko.

Epaimahaiaren bi aipamen berezi: 50 euroko txartelak gailuetan gastatzeko. 

  • Ander (Donostia) @anderscp13 
  • Irati Uribesalgo (Urretxu).

Bideo onenaren saria;

  • Imanol Fernadez (Urnieta). 250 euroko txartela gailuetan gastatzeko. 

Gazteleku onenaren saria Eskoriatzako gaztelekua izan da. Sarean harrapaturik, Ni#sareanONdo argazkiarekin

 

Saridunak ikusteko

SARI GEHIAGO INSTANT1EAN FESTAN

Ekainaren 10ean, lehiaketaren sari-banaketako festa ospatuko da. Arratsaldeko 17:00etan izango da Tabakaleran, Kutxa Kultur aretoan. Bertan, epaimahaiak aukeratutako finalistei saria banatuko zaie; gainera, hainbat sari banatuko dira eta zozketak ere  izango dira gerturatzen diren gazteen artean. 

Parte-hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen lanagatik. Animatu festara!