Gure txaloak zuretzat

 

Argazkiak bidaltzeko epea bukatu da. Mila esker parte hartzaile guztiei bidalitako lanengatik. Gure txaloak zuentzat dira!

Zozketaren (90 euroko kultura bonoa) IRABAZLEA  Errenteriko Oihan (8 urte) izan da . Zorionak!!!

 

Galeria

Gure txaloak zuentzat dira! Ikus itzazu jasotako irudiak.

 

  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 2
  • Descripción foto 3
  • Descripción foto 4
  • Descripción foto 5
  • Descripción foto 6
  • Descripción foto 7
  • Descripción foto 8
  • Descripción foto 9
  • Descripción foto 10
  • Descripción foto 11
  • Descripción foto 12
  • Descripción foto 13
  • Descripción foto 1
  • Descripción foto 2
  • Descripción foto 3
  • Descripción foto 4
  • Descripción foto 5
  • Descripción foto 6
  • Descripción foto 7
  • Descripción foto 8
  • Descripción foto 9
  • Descripción foto 10
  • Descripción foto 11
  • Descripción foto 12
  • Descripción foto 13

 

Ekimena ezagutu

Bizitzen ari garena ez da erraza inorentzat, ezta zuretzat ere: bat-batean dena eten, eta etxean geratu behar izan duzu! Orain, berriz, kalera irten zaitezke, baina ez nahi duzun moduan. Eta, hala ere, egoera zailenean ere zure onena ematen dakizu, PRIMERAN ari zara!!

 

Jakin nahiko genuke egoera honek zertara bultzatu zaituen, zugan zer atera duen, zure alderdi dibertigarria, pentsalaria, solidarioa, pailazoa, lasaia, sortzailea, langilea, ameslaria, emozioz betea, arrazoitsua, bihurria, aktiboa, hausnartzailea, dinamikoa, lagunkoia... Eta hori guztia hemen jaso.

 

Asko duzu esateko eta zure jarrera eredugarria izan daiteke guztiontzat. Beraz, animatu, igo eta erakutsi zure argazkia, poema, marrazkia, collage-a, istorio laburra, etab.... hori kontatzeko.

 


Material guztiak webgune honetan erakutsiko ditugu, bide batez, zuek, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteak, txalotzeko. Eta gure sare sozialetan ere zabalduko ditugu #gazteakIrteten traolarekin.


Ekimen hau maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik. Parte-hartzaileak hiru adin-tartetan banatuko dira (11 urte arte, 12-17 urte,  18-25 urte) eta, epe hori amaitzean, sari bat (90 euroko kultura bonoa) banatuko da horietako bakoitzean, zozketa bidez.

 

 

Animo #GazteakEtxean #GazteakIrteten