Gure Baliabideak

 

Atal honetan, kultura digitalaren gaia adingabeekin lantzeko material ezberdinak aurkituko dituzu. Hauek, guraso, profesional zein hezitzaileentzat zuzenduta daude batez ere. Materialak aitzakia dira adingabeekin gaur-gaurkoak diren Sareari buruzko zenbait alderdi lantzeko. Solasa eta espiritu kritikoa sustatzea da horien helburua.


4 material-mota ezberdinak aurki ditzakezu:

 

 

KARTEL LAGUNGARRIAK: Gai desberdinak lantzeko helburua dute, solaserako material lagungarriak dira.

 

 

 

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: Ordubete inguruko dinamikak dira. Aukerako gaiak:  Youtuberrak, informazio fidagarria detektatzen jakin, irudiaren eta denboraren kudeaketa digitala, sare sozialen ohar legalak...

 

 

JOLAS MATERIALAK: Helburua da era ludikoan nortasun digitalaren gaia modu egokian bermatzen laguntzea.

 

 

BESTELAKO MATERIALAK: Gidak, aurkezpenak, lan-fitxak, elkarrizketak... eta bestelako materialak biltzen dira.

 

 

Materialak gai ezberdinak jorratzen dituzte (nortasun digitala, pribatutasuna, irudi babesa...) eta hiru hartzaile ezberdinen arabera osatu dira: 12 urtetik beherakoentzat, 13-18 urtekoentzat, eta azkenik, guraso, irakasle zein hezitzaileentzat.  

Guraso, hezitzaile zein profesionalentzako materialak: