Prebentziorako materialak

Atal honetan, prebentzioa garatzeko material ezberdinak aurkituko dituzu, arlo ezberdinetan sailkaturik: Sharenting, ziberbullyng, gehiegizko erabilera eta grooming.

 

Sharenting

Sharenting-a share-tik (partekatu) eta parentingetik (aitatasuna) datorren anglizismoa da, eta gure seme-alabei buruzko argazkiak, bideoak edo bestelako informazioak argitaratzen ditu Interneten, batez ere sare sozialetan. Lehen ekografiak, lehen urratsak, urtebetetze-jaiak, oporrak, lehen hortzak erortzea, eskola-jaialdiak, etab.

Lanketa egiteko materialak

Hausnartzeko: Nik ere badut zer esana!

Sharenting - Kartela [pdf]

Ziberbullying

Bitarteko telematikoak (Internet, mugikorrak...) erabiltzea da beste pertsona bati jazarpen psikologikoa egiteko.

Gehiegizko erabilera

Haur, nerabe eta gazteek gero eta denbora gehiago pasatzen dute pantailen aurrean. Motiboak bestelakoak izan daitezke: ikastolako lan bat, aisialdia, harreman sozialak... Gailu teknologikoen erabilera, positiboa izan behar zitekeen zerbait, negatiboa izan daiteke ere bai, menpekotasun bat sortu, gure askatasuna mugatu eta gure portaerak zein jarrera sozio-emozionalak aldatzen dituenean.

Lanketa egiteko materialak

Hausnartzeko: sarea bai, kalea ere bai!

Sarea bai, kalea ere bai - Kartela [pdf]

Sekuentzia didaktikoa: gailu teknologikoen gehiegizko erabilerari buruzko solasaldia

Desintoxikazio digitala [pdf] 

Hausnartu: whatsapp-eko lagun-taldeen inguruan

whatsapp [pdf]

Grooming

Heldu bat, sexu-jazarpena egiteko asmoz, beste norbait (normalean adin txikiko bat) seduzitzen saiatzen denean erabiltzen da grooming hitza.

Lanketa egiteko materialak

Dinamika: Non dago groomerra? 12-17 urtekoekin lantzeko

Grooming [pdf]

Aurkezpena: Non dago groomerra? 12-17 urtekoekin lantzeko

Grooming - Aurkezpena [pdf]