#Kulturadigitala

Ziberbullying-aren kontrako prebentzio-programa

 

Ziberbullying-aren edo sarearen bitartez egindako jazarpenaren kasuek agerian jartzen dute portaera jakin batzuek haurren, gazteen eta nerabeen bizitzan eragin negatiboa dutela. Arlo honetan, Kultura Digital@k ziberbullying-ari aurre egiteko prestakuntza eta tresnak emango dizkie gurasoei eta hezitzaileei.

Ekintzak

  • Maite Garaigordobilen lana euskaraz argitaratu da. UPV-EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta aditu honek haurren eta nerabeen arteko jazarpenari buruzko hainbat ikerketa-ildo zuzentzen ditu 1996az geroztik. Dokumentu horri esker, sareko jazarpen-egoerak identifikatu daitezke eta, gainera, jokabide horiei aurre egiteko estrategiak garatzeko hainbat jarduera proposatzen ditu.
  • Zyberprogram 2.0. Ziberbullying-a prebenitzeko eta murrizteko esku-hartze programa izeneko lana Gipuzkoako bigarren hezkuntzako ikastetxeetara bidali da.
  • Guraso eta hezitzaileentzako hitzaldiak eta tailerrak antolatzen ari gara Gipuzkoako hainbat eskualde eta udalerritan.

 

Garaigordobilek liburuaren argitalpena eragin zuen esku-hartzeko proiektua aurkeztu zuen 2017ko azaroaren 22an, 19:00etan, Donostiako San Telmo Museoan. Informazio +

Ziberbullyngari buruzko hitzaldiak 2018

 

1. Ziberbulliynga prebenitzeko eta murrizteko programa. 

  • NON: Gipuzkoako hainbat herritan.       
  • HIZKUNTZA: gaztelania.
  • NORK: Maite Garaigardobil (EHUko Psikologia Fakultateko irakasleak)
  • NORENTZAT: Guraso eta profesionalentzat.
  • PREZIOA: Doan eta irekiak.

 

2. Ziberbullynga non dago muga? 

  • ​NON: Gipuzkoako hainbat herritan.       
  • HIZKUNTZA: Euskara. 
  • NORK: Eli Moreno (Psikologa)
  • NORENTZAT: Guraso eta profesionalentzat.
  • PREZIOA: Doan eta irekiak.

 

 

Hitzaldiak 2018

TOLOSA Martxoaren 6an, 19:00etatik 20:30era. Maite Garaigardobil (EHUko Psikologia Fakultateko irakasleak)
ORDIZIA Martxoaren 13an, 19:00etatik 20:30era. Eli Moreno (Psikologa)
EIBAR Martxoaren 20an, 19:00etatik 20:30era. Eli Moreno (Psikologa)
ERRENTERIA Apirilaren 17an, 19:00etatik 20:30era.Eli Moreno (Psikologa)
ARRASATE Apirilaren 24an, 19:00etatik 20:30era.  Maite Garaigardobil (EHUko Psikologia Fakultateko irakasleak)

 

 

 

Tailerraren  edukiak:

CYBERPROGRAM 2.0

Hitzaldian, lehenik eta behin, bullyingaren eta ciberbulyingaren fenomenoa aztertuko da, tartean zer-nolako jokabideak sartzen diren, zenbat ikaslek sufritzen dituzten, eta arazoan inplikatutako guztientzako zein ondorio dituzten argituz. Bigarrenik, halako jokabideak dituzten eta sufritzen dituzten haurrak eta nerabeak identifikatzeko zenbait estrategia aipatuko dira. Eta hirugarrenik, sakonago aztertuko da eskolak eta familiak berdinen arteko indarkeria prebenitu eta errotik kentzeko zer egin dezaketen, hau da, halako egoerak gertatzea prebenitzeko eta agertzen direnean ezabatzeko. Laburbilduz, hitzaldian fenomenoa aztertuko da, identifikatzeko estrategiak aipatuko dira, familian eta eskolan egin daitezkeen ekintza positiboak azpimarratuz, halakoak gertatzea ekiditeko eta agertzen direnean aurre egiteko

 

320x162