Proiektu estrategikoak

Proiektu estrategikoak

Ekin diogu 2.500 biztanletik beherako 49 udaletxeekin bileren 2. txandari. Aste honetan Altzaga bisitatu dugu, bertan garatzen ari diren egitasmoak gertutik ezagutzeko asmoz

-ren irudia
 Proiektu estrategikoak

Landagipuzkoa+ egitasmoaren ildoetako bat, Sustapen Ekonomikorako Proiektu Estrategikoak garatzea da, enpresen lehiakortasuna eta erakargarritasuna handitzeko. Lan honetan, ezinbestekoa da udalekin elkarlanean aritzea eta horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Orekako Zuzendaria eta Etorlurreko Zuzendari-Nagusi Kudeatzailea, herri bakoitzaren beharrak gertutik ezagutzeko eta bideragarri diren proiektuak aztertu eta zehaztu ahal izateko 2.500 biztanletik beherako 49 herriekin biltzen dihardute.

Informazio gehiago