Gipuzkoako Ehiza Kontseilua ospatu da gaur

Sektoreko hainbat ordezkarik hartu dute parte Kontseiluan

Gipuzkoako Ehiza Kontseilua ospatu da gaur
2020/2021 denboraldirako Gipuzkoako Ehiza Kontseilua izan da gaur eta Aldundiko ordezkariak, ehiztariak, nekazarien sindikatuak, talde ekologistak eta Aranzadiko ordezkariak elkartu dira. Kontseiluan, lurraldeko ehizari dagozkion hainbat puntu landu dira. Arantxa Ariztimuño Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendia eta Natura inguruneko zuzendariak zuzendu du kontseilua.