Fraisoro Laborategiko panelak 1.000 dastatze saio bete ditu gaur, zorionak!

Gaurkoan Fraisoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza Kalitateko eta Berrikuntzako nekazal berrikuntzarako laborategia zoriontzea dagokigu, bertako panelak 1.000 dastatze saio egin baititu gaur. 2013an martxan jarri zenetik sagardoaren kalitatean eragin nabarmena izan du, izan ere, Fraisoro sektorearen bidelagun izateko sortu zen eta bide berean jarraituko du.