Gaur aurkeztu da IV. Sagardo Forum-a

Gaur aurkeztu da Astigarragan IV. Sagardo Forum-a, sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak. Azaroak 18-21 bitarte izango dira Astigarragako Erribera Kulturgunean. Horretaz gain, III. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa ere ospatuko da, kasu honetan, azaroaren 19an eta 20an, eta, hori gutxi balitz bezala, II. Nazioarteko Sagardo Azoka ere izango da, honako hau 20an eta 21ean. Azken bi ekintza horiek, jardunaldiak ez bezala, Donostian izango dira, zehazki, Kursaal Kongresu Jauregian. Sagardo Forum-a Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako ekimena da eta mundo zabaleko sagar eta sagardoak ezagutzeko aukera zabaltzea eta horien artean gure sagardoak merezi duen lekua ematea du xede.