Kalitatezko egiaztatze sistema baten bidez landare ekoizpena identifikatu ahal izateak balio erantsi handiagoa lortzeko aukera ematen dio edozein nekazaritza produkziori.
Jatorri Deitura Babestua (J.D.B.), elikagai bati (gehienbat nekazaritza jatorrikoa) aplikatzen zaion adierazpen geografiko mota bat da), produktu horren kalitatea eta ezaugarriak funtsean eta soil-soilik ekoiztu, eraldatu, egiten edota ontziratzen den ingurune geografikoaren ondorio direlarik. Beste eskualdeetan ekoizten diren antzeko elikagaietatik bereizi eta babesten ditu, azken horiek jatorrizko prestatze aldi batzuen ordez industria teknikak erabiltzen dituztela, era masiboan kontsumitzeko, edo lehengairen baten ordez antzeko ezaugarriak dituen beste bat jartzen dutela.
Gipuzkoan hiru produktuk jaso dute Jatorri Deitura Babestua: Euskal Herriko berezko sagardoa, Getariako txakolina eta Idiazabalgo gazta. Lehenengo biak dira hemen dagozkigunak:
Kalitateko labelak berezi daitekeen produktu bat nabarmentzen du, kontsumitzaileari balio erantsia dakarkiona, babestu behar dena eta errentagarria izan behar duena.
Etiketatze identifikatzaile honen bidez merkatuan produkzioa finkatzeko aukera emango duen kontsumitzailea bilatzen da eta salmenta gunean Gipuzkoako baratzearen irudi komuna finkatzen du, hala jatorria nola kalitatea bermatzearren. Etiketa horrek baratzezaintza eta frutikultura sektorearen parte hartze zuzenarekin onarturiko araudiaren zehaztapenak betetzen direla egiaztatzen du.
Kalitate marka horrek bereziki euskal produktuak egiaztatzeko sorturiko araudiaren babesa izango du; produktu horiek etiketa erregistratu baten bidez identifikatuko dira, zeina, berme marka gisa, ekoizlearen marka propioaren osagarri izango den.
Kalitate markak euskal produktu hauek bereizteko bide emango du eta lurraldeari loturiko baserria mantentzen lagunduko du, gure nekazaritza eta kultura nortasuna begiratzeko modu gisa.
Kalitateko labela ziurtatzen duen erakundea: HAZI.
Sagar gozokia azukretan egositako fruta kontserba da. Horren konposizioa eta prestaketa ez da jele edo konfitura egiteko erabiltzen dena. Fruta eta azukrearen proportzioa aldatzen bada gozoki motaren, frutaren heltze puntuaren eta bestelako faktore batzuen arabera, pisuan proportzioa 1:1 izatea dugu ohiko abiapuntua. Nahastura 105°C-ra iristean, sagarraren azidoak eta pektinak azukrearekin erreakzionatzen dute, eta, ondorioz, hoztean nahastura solido geratzen da.
Sagar zukua sagar ura mekanikoki atera ondoren manufakturatu, ontziratu eta merkaturatu egiten den edaria dugu. C bitaminaz eta boroz aberatsa da. Naturala edo pasteurizatua izan daiteke.
Gipuzkoan bere frutarekin sagar gozokia eta sagar zukuak landu eta ontziratzen dituzten zenbait ekoizle daude, produktuen kalitateagatik ibilbide ezagutua dutenak.
Gipuzkoako landa inguruneko ustiategien tipologia eta bereizgarriak txikiak, familiakoak, bakartuak batzuetan, baliabide gutxikoak... direla eta, estrategia ez da produkzioaren gehikuntzan zentratzen, baizik eta errentagarritasunaren eta autonomiaren hobekuntzan, era integratuan eta integralean.
Landa alorreko ekonomia dibertsifikatu beharreko testuinguru honetan, tokiko nekazaritzako elikagaiak garapen bektore garrantzitsu gisa azaltzen dira; bereziki, tokiko produkzio horiek eraldatzearekin eta balioz hornitzearekin zerikusia duten jarduera ekonomikoak.
Gure landa guneetako ekonomiaren egoerak, horien enpresa dinamismorako ahalmen urriak eta, agian, lehen sektorearekiko gehiegizko menpetasunak behartu egiten gaituzte horiek, mantendu eta garatuko baditugu, ordezko jardueretara eta jarduera osagarrietara bideratzera. Jarduera batzuk martxan jartzea edo berreskuratzea, zeinak, ez ikuspuntu kuantitatibotik baina bai kualitatibotik produkzio sektore dinamikoak izan daitezkeen, kasu askotan beren ingurunearen hondatze sozial, kultural eta ekonomikoa geldiarazteko gai izango direnak eta, beste batzuetan, prozesu hori alderantzikatu ahal izango dutenak, tokiko/lurraldeko garapen aro berria abiaraziz, ondoko formula edo printzipioen arabera: funtzio aniztasuna, jasangarritasuna edo baliabide endogenoen aprobetxatze koherentea.
Ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak produkzioaren dibertsifikatze proiektuak bultzatzeko asmoa du, baita horiek eraldatzeari dagozkionak ere, produkzio prozesuaren barrenean balio erantsi handiagoa sor dezan teknologia egokia, jasangarria eta eskuragarria erabiliz.
Aire libreko merkatuak eta azokak merkataritzaren lehenengo adierazpena dira Euskadin. Hain zuzen ere, elikagaien salerosketarako bilgune zen plaza baten inguruan sortu ziren gure udalerri, hiribildu eta herrietako asko. Merkataritza mota hori gure egunotaraino iritsi da eta esentzia tradizionala atxiki du: elikagai baten ekoizlea den pertsona eta produktua kontsumitu behar duen pertsona buruz buru elkartzea.
Azken aldiotan merkatu mota hau susperraldi bat bizitzen ari da, kontsumitzaileek gero eta gehiago balioesten dutelako eta ekoizlearengandik zuzenki datozkion produktuetan konfiantza handiagoa dutelako.
Gure tokiko merkatu eta azoken etorkizuna ziurtatzeko horiek osatzen dituzten ekoizle eta saltzaileen eta administrazioen arteko lankidetza ezinbestekoa dugu, elikagaien kalitatea eta jatorria, elikadura segurtasuna, aurkezpena eta zerbitzu kalitatea bultzatuz. Jarduera horiek janari bila hurbilduko diren kontsumitzaileentzako ingurune egoki, seguru eta erakargarrian gauzatu daitezen zaindu beharra dago, baina era berean inguru eta erosketa esperientzia desberdina gerta dadin.
Euskadiko nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza azokak. 2018