Atzealdea Gipuzkoako langileen partaidetza sustatzeko lurraldeko estrategia integrala, praktika on izendatua

Gipuzkoako langileen partaidetza sustatzeko lurraldeko estrategia integrala, praktika on izendatua

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Departamentuaren helburuetako bat, Gipuzkoako enpresetan langileen partaidetza sustatzeko estrategiaren barruan, erreferente bihurtzea da, bai barrura begira, bai kanpora begira ( Europa eta nazioartea).

-ren irudia

Erreferente bilakatzea lurralde estrategia hori lortzen lagunduko duten politiken sustapen eta aktibazioan, hau da, enpresa parte-hartzaileen aldeko apustu garbia egiten duen lurraldea.

Lan ildo honetan aditzera emateko hainbat ekintza garatzen ari dira, besteak beste, praktika onak eta esperientziak partekatzea, ekitaldiak, jardunaldiak, kongresuak, proiektuak antolatu eta parte hartzea, lurralde, Europa eta nazioarte mailan, beti ere, lurraldeko hainbat eragilerekin elkarlanean.

Lankidetzan egindako lan honen emaitza, kasu honetan Sinnergiak-ekin batera egindako lana, landutako estrategia ( eta ekimenak eta estrategiarekin bat egiten duten eragile eta enpresak) jardunbide egoki gisa azaldu da hainbat artikulu, proiektu eta argitalpenetan:

Enpresetan partaidetza sustatzea Gipuzkoako etorkizunerako erronketako bat da, Etorkizuna Eraikiz ekimenean txertatuta dagoena (proiektuak Gipuzkoako etorkizuneko erronkak identifikatu eta erantzuna ematen die, irtenbide zehatzak, benetakoaketa eraldatzaileak proposatuz) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kudeaketa Plan Estrategikoan.