Lankidetza Departamentuak beken deialdi berri bat atera du kooperante gazteentzat
Eskabidea 30 urtetik beherakoek egin dezakete, ekainaren 30era arte, dirulaguntzen atarian (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
2015eko abenduan, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) onartu zituen. Helburuok lehendik onartuta zeuden Milurtekorako Helburuak ordeztu zituzten, eta 2030 arteko mundu agenda berri bat abiarazi zuten.
GJHan iparrorratz bat bezalakoak dira: 17 helburu nagusitara begira daude, eta helburu horiek injustizia ezabatzera, giza eskubideak defendatzera eta Planeta babestera zuzenduta daude. GJHak modu globalean uztartuta ulertu behar dira: ez da posible justiziarik bakerik ez bada, ezta bakea ere giza eskubiderik gabe, berdintasunik gabe, ingurumenarekiko errespeturik gabe. Hauek dira 17 helburuok:
Lehendik zeuden Milurtekorako Helburuen aldean, GJH hauek errotiko aldaketa dakarte Garapenerako Lankidetza ulertzeko moduan. Aldaketa nagusietako bat da aplikazio unibertsaleko helburuak direla. Dagoeneko ez dira bakarrik garapen bidean dauden herrialdeen arazoa. Enplegu duinari buruz ari bagara, ezin diegu eskakizun hori garapen bidean dauden herrialdeei bakarrik eskatu; ez, gure herrialdeei ere eskatu behar diegu, agenda honek injustizien eta desberdintasunen kausei heldu nahi baitie errotik.
Garapenerako Helburu Jasangarriak ez dira derrigorrezkoak Lankidetza Deszentralizaturako (estatu mailatik behera gauzatzen den lankidetzarako, alegia: aldundi, udal, autonomia erkidego eta abarrek bultzatua), konpromisoa Espainiako Gobernuari dagokiolako. Baina, hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere egiten ditu GJHak eta horiek lortzeko borondatea adierazten du, GFAren 2015-2019 Marko Estrategikoan jasota dagoen bezalaxe.
GJHei buruz gehiago jakin nahi baduzu: http://www.un.org/sustainabledevelopment/es/
Eskabidea 30 urtetik beherakoek egin dezakete, ekainaren 30era arte, dirulaguntzen atarian (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
Goizane Álvarez Kultura eta Lankidetza diputatuak harrera egin die "Eskubideen Berdintasunaren aldeko Koalizioa" programako ordezkariei. Nazioarteko ekimenak bi herrialdeak aukeratu ditu datozen bi urteetan LGTBI kolektiboaren inklusioa bultzatuko duten politikak garatzeko.
GKEentzako proiektuak aurkezteko epea zabalik dago, eta apirilaren 7ra arte egongo da irekita. 2025 honetan 4,3 milioi bideratuko dira laguntza-lerro horretara, hau da, Sailaren aurrekontu osoaren % 80.
Asko egin arren, ozeano bukaezin batetako tanta bat besterik ez da izango.
Hugo Weaving / Jim Sturgess
- Eta zer da ba ozeanoa, makina bat tanta baino.