«Gipuzkoako industria eremu hondatuen inbentarioa» gipuzkoako herritarren esku jarri da

Lurralde Antolaketako Departamentuak inbentario bat egin du, gure lurraldeko industria eremu hondatuena; industria eremu horiek hiri-berritze edo -eraldaketarako esku-hartzeren bat behar dute, ingurumen kalitate hobetzeko edo jarduera maila handitzeko.

-ren irudia
 «Gipuzkoako industria eremu hondatuen inbentarioa» gipuzkoako herritarren esku jarri da

Inbentario hori dokumentu irekia da, informatzeko xedea duena, eta interesa duten erakundeek osa dezakete. Sei area funtzionaletan oinarrituta antolatu da, hautatutako eremuetan bilaketa errazteko. Horretarako, fitxa bat egin da, eta fitxa horretan jaso dira: datu orokorrak, hautatutako eremuaren egoeraren diagnostiko bat, indarrean dagoen hirigintza plangintzaren erreferentzia bat, eta gaur egun hondatuta dauden eremuak berreskuratu edo eraldatu ahal izateko jarduketa-ildo posibleen definizio bat. 

Gipuzkoako «industria eremu hondatuen inbentarioa» Gipuzkoako herritarren eskura dago, Lurralde Antolaketako Departamentuaren webgunean:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/lurralde-antolaketa/industriaguneak