Abadia Saria 'Go!azen' telesailari

‘Go!azen’ telesailak jasoko du aurtengo Abadia Saria, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeagatik “modu erakargarri, natural eta iraunkorrean”. Pausoka ekoiztetxeak sortutako proiektuak dagoeneko hamabi denboraldi egin ditu antenan, zeinetan ekarpen nabarmena egin duen “euskal hizkuntzarekiko eta kulturarekiko atxikimenduan” eta “balioen transmisioan”

2026/09/25