Abaltzisketako zeharbideko lanak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Abaltzisketako herrigunetik igarotzen den errepidean hobekuntza lanak egingo ditu. Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako departamenduak gaur atera du proiektua lizitaziora eta hilabeteko gauzatze-epea izango du esleitzen denean, 134.400 euroko aurrekontuarekin. Horrela, errepideko zenbait puntutan beharrezkoak diren konponketak egingo dira eta tarte horretan oinezko, ibilgailu eta txirrindulari ugari dabilenez, beharrezko hobekuntzak gauzatuko dira. Lanak, gutxi gorabehera, San Juan elizatik Muñoeta izeneko etxera bitarteko tartean egingo dira.

Komunikazioaren barnean: Abaltzisketako zeharbideko lanak

Irudiak deskargatu

Behar dituzun irudiak hautatu edo album osoa deskargatu.

Kalitatea

Irudiak hautatu

Erlazionatutako irudiak