Aldundiak 2026an Gipuzkoaren ongizatean aurrera egitea ahalbidetuko duen aurrekontu akordioa txalotu du

Eider Mendoza diputatu nagusiak txalotu egin du Elkarrekin Podemos batzarkide taldearekin Gipuzkoako Foru Aldundiak 2026ko aurrekontu proiektua onartzeko lortutako akordioa. “Inoizko aurrekonturik handienak dira, etorkizuneko zaintza eta industria bermatzea ahalbidetuko digutenak”, jakinarazi du.

2025/12/09