Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Cristina Laborda Irungo alkateak parte hartu dute gaur AP-8 autobidean Arbes-Oinaurre lotune osoa eraiki eta hiriarekin konexioa ahalbidetuko duen proiektua idazteko hitzarmenaren sinaduran. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irun eta Hondarribiko Udalekin batera, Bidasoaldean mugikortasuna bultzatu eta hobetzeko sustatutako jarduera plan integralaren mugarri nagusietako bat da proiektua, eta aspalditik planteatutako behar bati erantzungo dio.