Artzabalgo biribilgunea (Deba)
Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatu Felix Urkolak, Alazne Txurruka Debako alkatearekin batera bisitatu du gaur Artzabalgo biribilgunearen ingurua, Gipuzkoako Foru Aldundiak bide-segurtasuna hobetzeko bultzatutako lanak amaitzen ari diren lekua. Jarduketa datozen egunetan amaituko da, eta oinezkoentzako eta ibilgailuentzako ingurune seguruagoa izatea ahalbidetuko du, Debara sartzeko funtsezko puntu batean.
Esku-hartzearen helburu nagusia izan da N-634 errepidean zirkulazioaren abiadura murriztea eta oinezkoentzako bidegurutzeen ikuspena eta babesa hobetzea, arriskua sortzen zuen egoera bat zuzenduz, bai bidea gurutzatzen duten pertsonentzat, bai biribilgunera sartu eta bertatik irteten diren ibilgailuentzat. Biribilgunerako sarbideak aldatu dira, abiadura murriztuz, eta oinezkoentzako pasabidea lekuz aldatu da, ikusteko oztopo batetik urrunduz eta segurtasun baldintzak hobetuz. Era berean, espaloi berri bat eraiki da, Errotazar futbol-zelairako oinezkoentzako ibilbideari jarraipena emateko.
2025/12/17