- gipuzkoa
- Multimedia
- Irudiak
- Indarkeria matxistaren aurreko erantzuk publikorako protokolaren eguneraketa udalekin
Indarkeria matxistaren aurreko erantzuk publikorako protokolaren eguneraketa udalekin
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko udaletako ordezkariekin partekatu du gaur indarkeria matxistaren aurrean erantzun publiko instituzionalerako protokoloa eguneratzeko lana, lurraldeko 13 alkatek parte hartu duten lan topaketa batean, hogeitik gora udal arduradun eta teknikarirekin batera. Irune Berasaluze foru bozeramaileak eta Nerea Isasi Berdintasunerako Organoko zuzendariak ere parte hartu dute bileran, eta bultzada berri bat eman zaio Gipuzkoak 2018an lehen protokoloa onartuta hasi zuen erakundeen arteko konpromisoari. Bozeramailearen hitzetan, tresna hori “aitzindaria eta bakarra da gure inguruan”, eta, horri esker, lehen aldiz egituratu ahal izan zen erakunde mailako erantzun koordinatua, komuna eta ikusgarria eraso matxisten aurrean. “Berrikuspen horrekin, Aldundiak eta udalerriek lan partekatu hori indartuko dute, eta egungo errealitate eta erronketara egokituko”. Dokumentua eguneratzeko, lankidetza-prozesu bat egin da lurraldeko udal, emakume-elkarte eta talde feministekin, “elkarlaneko gobernantzaren ikuspegia” indartuz, Berasaluzek nabarmendu duenez.
Komunikazioaren barnean: Indarkeria matxistaren aurreko erantzuk publikorako protokolaren eguneraketa udalekin
Irudiak deskargatu
Behar dituzun irudiak hautatu edo album osoa deskargatu.
Kalitatea
Irudiak hautatu