Jasangarritasun Departamentuak Gipuzkoako berrogeita hamar enpresa inguru aitortu ditu Naturklimaren Borondatezko Karbono Funtsaren bidez deskarbonizatzeko duten konpromisoarengatik

2022az geroztik, 400.000 euro baino gehiago mobilizatu dira, eta 40.000 tona CO2 konpentsatu dira, lurraldean leheneratze ekologikoko eta klima-egokitzapeneko hamaika proiektu sustatuz.

2026/02/20