Ongizatearen Plaza Hernanin
Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak eta Xabier Lertxundi alkateak ‘Ongizatearen plaza’ ireki dute gaur goizean Hernaniko Urbieta kalean. Gazteen ongizatea, nahi ez den bakardadea, inklusioa, elikadura jasangarria, norbere gorputzaren jabekuntza eta teknoadizioak izango dira mintzagai gaur eta bihar antolatutako topaketa, solasaldi eta ekimenetan.
2026/04/29