Re-Think Industry Eider Mendozak "maila guztietan lankidetza indartzera" animatu ditu enpresak, "industria babesteko eta ekonomia berria sorrarazteko"
700 profesional baino gehiago elkartu ditu gaur goizean Re-Think Industry kongresuaren bosgarren edizioak, topaketa hau Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainentzako erreferentziazko kongresu gisa finkatuz. Industriaren bilakaeran eragiten ari diren eraldaketa ekonomiko, geopolitiko eta teknologikoetan jarri du arreta jardunaldiak, aldaketa horiek Gipuzkoako konpainien errealitatean, lehiakortasunean eta etorkizuneko erabakietan nola eragiten duten aztertuz. Bizi dugun ziurgabetasun testuinguruan, etorkizuneko erronkei aurre egitek garaian, gaitasunak batzearen eta enpresen, erakundeen eta eragile ekonomiko eta teknologikoen arteko lankidetza estutzearen garrantzian azpimarra jarri du kongresuak.
2026/10/21