Nola erregistratzen du jaulkitzaileak “S” Ordezkatzeagatiko faktura zuzentzailea?

Fakturaren informazioa bidaltzean, faktura mota “R1”, “R2”, “R3” eta “R4” gakoak erabiliz adieraziko da. Faktura erraztu bat zuzentzen bada,“R5” gakoa markatu beharko da.

 

Zuzenketa “ordezkapen bidez” egiten denean, egindako zuzenketaren berri eman beharko da, eta zuzenketa horren zenbatekoa ere adierazi beharko da. Informazio hori honela eman daiteke:

 

  • 1. aukera: erregistro berri bati buruz informatuz, non zuzenketaren ondorengo zenbateko zuzenak adieraziko diren “zerga oinarria”, “kuota” eta, hala badagokio, “errekargua” eremuetan, eta, era berean, jatorrizko fakturaren aldean zuzendutako zenbatekoez ere informatuz “oinarri zuzendua”, “kuota zuzendua” eta, hala badagokio, “errekargu zuzendua” eremuetan.
 
  • 2. aukera: erregistro berri bati buruz informatuz, non zuzenketaren ondorengo zenbateko zuzenak adieraziko diren “zerga oinarria”, “kuota” eta, hala badagokio, “errekargua” eremuetan, eta, era berean, zenbateko zuzenduak adierazten dituen beste erregistro bati buruz informatuz.

 

1. adibidea: zerga oinarria murriztea

 

1.000€-ko zerga oinarria eta 210€ko kuota duen 1 zk. faktura zuzendu egingo da. Zuzenketaren ondorioz, zerga oinarria 200€ murriztuko da.

 

  1. aukera: ordezkapen bidezko aldaketak berekin ekarriko luke 800€ko zerga oinarria eta 168€ko kuota duen faktura zuzentzaile bat egitea, non adieraziko den zuzenketa 1.000€koa dela zerga oinarri zuzenduarengatik eta 210€koa kuota zuzenduarengatik.

 

Hona hemen egindako fakturen erregistro liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak: Faktura mota: Rx

Faktura zuzentzaile mota: S

 

Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriz informatuko da, “oinarri zuzendua” (1.000€) eta “kuota zuzendua” (210€) adierazita.

 

Zenbateko osoa: azken zenbateko balioduna 968 dela adieraziko da. BEZaren xehakapena: zerga oinarria 800€ eta kuota jasanarazia 168€.

  1. aukera: ordezkapen bidezko aldaketak berekin ekarriko luke -1.000€ko zerga oinarria duen faktura bat egitea, bai eta faktura zuzentzaile bat egitea ere, non adieraziko den zerga oinarria 800€koa dela.

 

Lehen fakturan, egindako fakturen erregistro liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak honako hauek lirateke:

 

Faktura mota: F1

 

BEZaren xehakapena: zuzentzen den zenbatekoa kontrako zeinuaz adieraziko da (zerga oinarria -1.000€ eta kuota jasanarazia -210€).

 

Bigarren faktura zuzentzailean, egindako fakturen erregistro liburuan jaso beharreko eremuak eta gakoak honako hauek dira:

 

Faktura mota: Rx

 

Faktura zuzentzaile mota: S

 

Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriz informatuko da, “zerga oinarri zuzendua” (0€) eta “kuota zuzendua” (0€) adierazita.

 

Zenbateko osoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da (968€). BEZaren xehakapena: zerga oinarria 800€ eta kuota jasanarazia 168€.

 

2. adibidea: zerga oinarriaren gehikuntza

 

1.000€-ko zerga oinarria eta 210€ko kuota duen 2 zk. faktura zuzendu egingo da. Zuzenketaren ondorioz, zerga oinarria 200€ gehituko da.

 

  1. aukera: ordezkapen bidezko aldaketak berekin ekarriko luke 1.200€ko zerga oinarria eta 252€ko kuota duen faktura zuzentzaile bat egitea, non zuzenketa 1.000€koa den zerga oinarri zuzenduarengatik eta 210€koa kuota zuzenduarengatik.

 

Eremu eta gako hauek jaso behar dira egindako fakturen erregistro liburuan: Komunikazio mota: A0

Faktura mota: Rx

 

Faktura zuzentzaile mota: S

 

Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriz informatuko da “zerga oinarria zuzendua” (1.000€) eta “kuota zuzendua” (210€) adierazita.

 

Zenbateko osoa: azken zenbateko balioduna adieraziko da (1.452€). BEZaren xehakapena: zerga oinarria 1.200€ eta kuota jasanarazia 252€.

  1. aukera: ordezkapen bidezko aldaketak berekin ekarriko luke -1.000€ko zerga oinarria duen faktura bat egitea, bai eta faktura zuzentzaile bat ere, non zerga oinarria 1.200€koa dela adieraziko den.

 

Lehen fakturan, eremu eta gako hauek jaso dira egindako fakturen erregistro liburuan: Faktura mota: F1

BEZaren xehakapena: zuzentzen den zenbatekoa kontrako zeinuaz adieraziko da (zerga oinarria -1.000€ eta kuota jasanarazia -210€).

 

Bigarren faktura zuzentzailean, eremu eta gako hauek jaso behar dira egindako fakturen erregistro liburuan:

 

Faktura mota: Rx

 

Faktura zuzentzaile mota: S

 

Zuzenketaren zenbatekoa: bi eremu gehigarriz informatuko da, “zerga oinarri zuzendua” (0€) eta “kuota zuzendua” (0€) adierazita.

 

Zenbateko osoa: azken zenbateko baliagarria adierazko da (1.452€). BEZaren xehakapena: zerga oinarria 1.200€ eta kuota jasanarazia 252€.