1/2023 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, 2023rako zenbait zerga aldaketa onartzen dituena

Urtarrilaren 23ko GAOn (14. zk.) argitaratu da urtarrilaren 17ko 1/2023 Foru Araua, 2023rako zenbait zerga-aldaketa onartzen dituena, eta horietako batzuek toki-zergen arloan dute eragina.

Urtarrilaren 23ko GAOn (14. zk.) argitaratu da urtarrilaren 17ko 1/2023 Foru Araua, 2023rako zenbait zerga-aldaketa onartzen dituena, eta horietako batzuek toki-zergen arloan dute eragina.

Ildo horretan, nabarmendu behar da toki entitateek hobariak onartu ahal izango dituztela Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren III. kapituluko 3. atalari jarraiki ezarritako udal tasen zenbatekoaren gainean (7. artikulua).

Bestalde, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak hedatzen laguntzeko, hobariak ezarri dira hainbat toki-zergatan:

- Ondasun Higiezinen gaineko Zergari dagokionez, zergaren kuota osoaren %50 arte, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak instalatu diren ondasun higiezinen alde (8. artikulua).

- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokionez, %50erainokoa izango da zerga udal-kuotagatik ordaintzen duten eta jarduera ekonomikoari atxikitako lokaletan ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak jartzen dituzten subjektu pasiboentzat (9. artikulua).

- Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari dagokionez, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko behar diren eraikuntza, instalazio edo obren aldeko %90erainokoa (10. artikulua).

Era berean, Hiri Lurren Gehikuntzaren gaineko Zergari dagokionez, eguneratu egin da indarrean dagoen Sozietateen gaineko Foru Arauaren erregulazio-aipamena (2/2014 Foru Araua), zerga horretan araututako araubide bereziaren esparruan egindako eragiketei buruz ezarritako salbuespenari dagokionez (11. artikulua).

Eta, azkenik, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzko apirilaren 7ko 3/2004 Foru Arauari dagokionez, erakunde jakin batzuetara zabaltzen da aipatutako foru-arauaren 17. artikuluan ezarritako salbuespenen aplikazioa. (12. artikulua).

Informazio gehiago: 1/2023 Foru Araua orrirako lotura