1/2025 Foru Araua, maiatzaren 9koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistemaren erreforma eta zerga arloko beste aldaketa batzuk onestekoa
Testu horretan udal zergei eragiten dieten hainbat aldaketa jasotzen dira
- 19892

Maiatzaren 15eko 90. GAOn, maiatzaren 9ko 1/2025 Foru Araua argitaratu da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistemaren erreforma eta zerga arloko beste aldaketa batzuk onestekoa.
Udal Zergei dagokienez, hobarien katalogoa handitzen da ekonomikoa zirkularrarekin eta hondakinen balorizazioarekin lotutako jarduerak txertatuta. Zehazki, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, %50eko hobari berria jasotzen da udal kuota ordaintzen duten subjektu pasiboentzat baldin eta zuzenean ekonomia zirkularrarekin lotutako xedea duen jarduera ekonomiko bat egiten badute (11. Artikulua). Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan ere, zentzu berean, aurreikusten da %50eko hobaria (12. Artikulua). Hori horrela, azkeneko kasu honetan indarrean sartu da foru araua GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, maiatzaren 16an.
Azkenik, Laugarren Xedapen Gehigarriak, eguneratzen ditu Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko 16/1989 Foru Arauaren 4.3 artikuluan jasotako koefizienteen gehieneko zenbatekoak.