187 eredua

Argitara eman da 554/2022 Foru Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita abenduaren 29ko 556/2017 Foru Agindua, 187 eredua eta haren aurkezpen moduak onesten dituena.

Abenduaren 556/2017 Foru Aginduak arautu du Gipuzkoako Lurralde Historikoan 187 ereduaren aurkezpena. Foru agindu horren bidez onartuta geratu ziren bai 187 eredua eta bai haren aurkezpen moduak, honako hauek aurkezteko: «Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondarearen akzio eta partaidetzen aitorpen informatiboa, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, sozietateen gaineko zergan eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, akzio eta partaidetza horiek eskualdatu edo itzultze gatik eta harpidetza eskubideak eskualda- tzeagatik lortutako errentei edo ondare irabaziei dagokienez».

554/2022 Foru Agindua honen xedea da goian aipatutako foru agindua bi arlotan aldatzea: batetik, informazioa emateko epeari dagokionez, urtarrileko lehen hogeita hamar egun naturalekoa izatetik urtarril osokoa izatera igarotzen baita epea; eta, bestetik, eman beharreko informazioaren edukiari dagokionez.

 

Informazio gehiago: