2019ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina - Koronabirusaren eragina

Koronabirusaren pandemia zabaltzearen ondorioz hartutako neurriak.

Koronabirusaren pandemia zabaltzen ari dela eta, neurri hauek hartu dira:

- errenta aitorpenak proposamen eta internet bidezko modalitateetan aurkezteko epea, eta, orobat, ondare aitorpenak aurkeztekoa, aurreikusita zegoen datan hasiko da, baina, bukatu, hilabete bat geroago bukatuko da, 2020ko uztailaren 29an hain zuzen.

- errenta aitorpenak modalitate mekanizatuan aurkezteko epearen hasiera atzeratzen da. Egungo egoerak eragozten digu noiz hasiko den finkatzea. Data zehazten denean, behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko da.

 

Arrazoi hori dela eta, errenta proposamenik egiten ez zaien zergadunei gonbita luzatzen zaie aitorpenen aurkezpena ez atzeratzeko eta internet bidezko modalitatea erabiliz egiteko.